Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

NOLA AURREZTU ENERGIA ETA DIRUA?

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak gure etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko doako saioak antolatu ditu.

2019·05·27


ETXEAN ENERGIA (ETA DIRUA) AURREZ DEZAKEZU EROSOTASUNIK GALDU GABE: SAIO PRAKTIKOA ALKIZAN

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak gure etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko doako saioak antolatu ditu.

Denok erabiltzen dugu energia (argindarra, gasa, gasolioa…) gure egunerokotasunean, horregatik da guztiontzako interesgarria saio hau. Agian aholku batzuk ezagunak egingo zaizkizu baina adibidez, bonbila bat erosterako garaian asko dira kontuan hartu beharreko faktoreak. Hori eta gauza gehiago azalduko dira saio honetan eta gainera, parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida” banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Hori jakinda, Alkizako udalak “Gipuzkoa Argitu” izeneko tailerretan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak eta udalerriko gizarte- eta ekonomia-eragileak.

DATA ETA ORDUA:  Ekainak 3, 19:00etan.

TOKIA: Don Juanenan.

IRAUPENA: ordu 1.

GARRANTZITSUA: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi posta elektroniko bat kultura@alkiza.eus helbidera edo deitu 688 604 466 telefono zenbakira, maiatzak 31a baino lehen.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan