Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

 
Eduki publikatzailea
Atzealdea

NOLAKO ALKIZA NAHI DUTE HERRITARREK?

Udalak herritarren parte hartze prozesu bat jarri zuen abian herritarren iritziak biltzeko eta horren bidez 2030 bitartean Alkizak herri gisa landu beharko lituzkeen lan-ildoak definitu ahal izateko.

2022·07·26


 

2022ko martxoan Alkizako Udalak herritarren parte-hartze prozesu bat jarri zuen abian herri proiektua berrikusi eta 2030 bitartean Alkizak herri gisa landu beharreko lan-ildoak definitu ahal izateko.

Prozesua herritarrei zuzenduriko galdetegi batekin hasi zen apirilean eta horrekin herritarrek gai ezberdinen gainean zuten iritzia eta etorkizunera begira Alkizak dituen erronka nagusiak jaso ziren. Galdetegia 66 herritarrek osatu zuten online bertsioa eta paperezkoak batuta, hau da, 16 urtetik gorako biztanleriaren heren batek.

Prozesuaren bigarren urratsean herritarrak bi bileretan elkartu ziren ekainean zehar, galdetegiko emaitzak ezagutarazi eta etorkizunerako lan-ildoen gainean lasai hitz egiteko. Taldeak adinaren eta interesen arabera antolatu ziren.

Prozesua borobiltzeko ekainean zehar herriko bost eragile sozioekonomikoekin elkarrizketak antolatu ziren beraien ikuspuntua ezagutzeko asmoz: Ur mara, Ekotalo, Herri Ostatua, Lete landetxea eta Ganaduzaleen elkartea. Beraiek, Alkizako garapen sozioekonomikoaren etorkizunerako gakoak eman zituzten.

Prozesuan parte hartu duten udal eragile, herritar eta herriko eragile ezberdinei esker 2030 urterako Alkizako herri-proiektuaren lan ildo nagusiak definitu ahal izan dira.

Hona hemen prozesuari buruzko informazio guztia: 


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan