COVID mapa
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.
OILATEGIA DANTZAN JARTZEKO PREST DAGO
2019·08·29
Hernio mendiaren magalean festa giroa nagusituko da lau egunez, izan ere, hurrengo ostegunetik irailaren 8a bitartean herriko festak ospatuko baitituzte Alkizan. Urtero legez, herri kirolariak eta bertsolariak zango dira programazioko izar nagusiak. Aurten, ordea, konpetentzia izango dute, estreinakoz, "Oiloaren jaitsiera" ospatuko baitute. Koldobika Jauregik eta Gerezi Jauregik egin dute jaien etorrera iragarriko duen oilo itsurako irudia sorpresa eta guzti iritsiko da herriko plazara.
Ur Mara Museoan atsedena hartuz egotekoa zen gure oiloa, baina, festak iristeko irrikatan dagoenez, Alkizako bazterrak ezagutzera irten da jada. Alaia eta parrandazale itsura du gure maskotak, oraindik ez du ordea izenik. Zuk zein izen jarriko zenioke? Lagunduko al diguzu Alkizako oiloari izena jartzen? Bidali zure proposamenak kultura@alkiza.eus helbidera edo jarrai gaitzazu sare sozialetan.
Lau egunez, haur, gazte zein helduak asetzeko moduko egitaraua osatu du aurten ere herriko Festa Batzordeak. Udalaren atarian, hementxe, egitaraua ikusi dezakezue. Ondo pasa festak!
