Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

 
Eduki publikatzailea
Atzealdea

OILATEGIA DANTZARAKO PREST!

Udako oporrei agur esan orduko festa giroan murgilduko da Alkiza. Hurrengo ostegunean jaitsiko da oiloa eta lau egunez ez dute zereginik faltako alkizarrek.

2022·08·29


Urtero moduan, haur, gazte zein helduak asetzeko moduko egitaraua prestatu du jai batzordeak: haur jolasak, haurren bizikleta lasterketa, herri afaria, pilota partidak, barrikotea, herri kirolak, txirrindulari lasterketa, bertso jaialdia, txakolin dastaketa, erromeriak e.a.  

Alkiza edozein sasoitan da ikusgarria eta bertara bisita egitea beti da ederra, are gehiago herria festa betean badago. Hala, Hernioren magalean eguna pasatzeko aitzakia ederra eskaintzen digute herriko jaiek. 



Bada, ez ahaztu  irailaren 8a eta 11a bitartean Alkizan festak ospatuko ditugula. Herritarrek zein bisitariek, ondo pasa itzazue festak! 


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan