Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

 
Eduki publikatzailea
Atzealdea

OLATZAZPIKO KOBA AUZOLANEAN TXUKUNDUKO DUGU

Ekainaren 12an, Jesus Tapia, Aranzadiko arkeologoaren zuzendaritzapean koba txukunduko dugu auzolanean.

2021·06·09


Alkizako altxorren artean hainbat koba ere baditugu, Olatzazpikoa esate baterako. Aita Barandiaranen gidaritzapean hainbat indusketa egin ziren bertan. Azterlan horiek emaitza oparoak eman zituen. Udalak hasitako bide horri jarraipena eman nahio dio, eta bere xedea da etorkizunean indusketa lanekin jarraitzea. Horretarako, baina, hainbat urrats egin behar dira aurretik. Ekainaren 12an,  Jesus Tapia, Aranzadiko arkeologoaren zuzendaritzapean koba txukunduko dugu auzolanean.

Auzolanean parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, aforoa oso mugatua baita. Horretarako, deitu edo bidali watsapp mezu bat 688 604 466 zenbakira. Edo, nahiago baduzu, bidali  emaila kultura@alkiza.eus helbidera.


Web edukia bistaratu

COVID mapa

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan