SENDABELARREN ERABILERA DESBERDINAK IKASTEKO TAILERRA ALKIZAN
2019·04·30
IKASTAROA: SENDABELARREN ERABILERAK
Alkizan dauden sendabelar desberdinak identifikatuko ditugu ordubete inguruko ibilalditxo bat eginez. Bidean hauen erabilera desberdinak aipatuko ditugu eta ondoren, sendabelar horien printzipio aktiboak lortzeko estrakzio mota desberdinak ikusiko ditugu.
Hortzetako pasta, ukendua, linimentua eta berbena enplastoa egingo ditugu eta bakoitzak etxera eramango ditu.
Sendabelarrak ezagutuz ondo pasa nahi baduzu, eman izena maiatzaren 18a baino lehen! Animatu!
ADINA: 16 urtetik aurrera
KOPURUA: Gehienez 15 laguneko taldea eta gutxienez 5 (Alkizarrek lehentasuna izango dute)
IRAUPENA: 4 ordu.
EGUNA: Ekainak 1, larunbata
ORDUA: 9:30etatik 13:30etara
PREZIOA: 25 € (Prezio hau alkizarrentzat bakarrik izango da. Alkizatik kanpokoren bat balego tarifa altuagoa litzateke)
IZENA EMATEKO: kultura@alkiza.eus/ Telefonoz: 688 604 466