Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

SORMENAREN KABIA 2018

Somenaren Kabia Artistentzato Egonaldien lehen edizioa zer nolakoa izan den azaltzeko ikus-entzunezko lanak ikusgai daude jada.

2018·12·23


 

FAGUS ALKIZA INTERPRETAZIO ZENTROARENTZAT esanguratsua izan da  2018. urtea, izan ere, Hernio-Gazumeko altxorrak  ezagutzeko gune honek, bost urte bete baiditu. 

Urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditugu urtean zehar eta “NATURA&ARTEA” ingurumena eta artea uztartzen dituen Jardunaldien berri eman nahi dizuegu orain.

2018-an etorkizunerako estrategikoak diren zenbait ekimen jarri ditugu martxan.  Esate baterako, Gipuzkoako kultura maparen barruan, egitasmo artistiko berri bat jarri dugu abian. Artistentzako hausnarketarako, sormenerako eta lanerako ekimen bat sortu dugu: SORMENAREN KABIA ARTISTENTZAKO EGONALDIAK.

Sormenaren Kabia kultura eta ezagutzak elkarbanatzeko, ikerketarako eta difusiorako gunea izateko xedearekin jaio da. Artearen sorkuntza gizarteratzeko eta sozializatzeko tresna izan nahi du Gipuzkoa osorako.

Sormenaren Kabia Artistentzako Egonaldien lehen edizioan parte hartzeko deialdia egin genuen eta hogeita hiru proiektu jaso genituen, gure aurrikuspenak gaindituz. Hautagai guztien artean bakarra aukeratzeko asmoa bagenuen ere, finalera iritsitako bi lanen maila ona ikusita, azkenik, Sormenaren Kabia Artistentzako Egonaldien lehen edizioan bi artistek parte hartu dute. Izan ere,  epaimahaiak,  beka  Kimia Kamvari eta Txiki Keixeta artistei ex aequo ematea erabaki baitzuen.

“NATURA&ARTEA” JARDUNALDIETAN Sormenaren Kabiaren lehen ekitaldia nola gauzatu den, artistek esperientzia nola bizi izan duten ezagutzera eman dugu. UNAI SORARRAIN bideogileak oso gertutik jarraitu du Txiki Keixeta zein Kimia Kamvariren sortze prozesua. Hasiera-hasieratik amaierara arte euren alboan izan da, askotan enbaxadore eta gidari lanak ere eginez. Bideoak hemen ikusi ditzakezue: 

TXIKI KEIXETAREN BIDEOA
https://www.youtube.com/watch?v=DPJ18ANXni8

KIMIA KAMBARIREN BIDEOA

https://www.youtube.com/watch?v=gRVji96ZJ-I
 

 


Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

 

 

Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan