SORMENAREN KABIAK BADITU APOPILOAK
2018·09·03
Poliki-poliki eta mimo handiz hasi ginen gure kabia eraikitzen, orain iritsi da hau betetzeko unea. Uztailaren hasieran Sormenaren Kabia Artistentzako Egonaldien lehen edizioan parte hartzeko deialdia egin genuen eta aleka-aleka asko izan dira iritsi diren proposamenak, 23 orotara. Lehen ekitaldiak gure aurrikuspenak gainditu ditu eta ezustekoa ere eman digu!
Gure asmoa hautagai guztien artean bakarra aukeratzea bazen ere, finalera iritsitako bi proiektuen maila ona ikusita, azkenik, Sormenaren Kabia Artistentzako Egonaldien lehen edizioan bi artistek parte hartuko dute. Izan ere, epaimahaiak, bertan parte hartzeko aukera eta 1000€ko beka bi artista hauei ex aequo ematea erabaki baitu: Kimia Kamvariri eta Txiki Keixetari. Zorionak bioi!
Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren webgunean aurkituko duzue SORMENAREN KABIARI buruzko informazio guztia.
www.fagus-alkiza.com