COVID mapa
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.
TALO TAILERRA HAURRENTZAT
2021·01·26
Taloa dugu euskal gastronomiako jaki berezi eta kuttunenetako bat. Txorixoarekin, gaztarekin txokolatearekin edota bera bakarrik mokadu ederra da. Herriko festa eta azoketan talo usaina ohikoa bada ere, bizi dugun ezohiko egoeran, zer hoberik taloak norbere etxean egitea baino? Talo goxoak egitea, baina, ez da horren erraza. Eskuak arto-irinetan sartu eta opiltxo horiek egiten ikasi nahi baduzu, ez galdu aukera paregabe hau. Izan ere, Julen Altzelai alkizarrak taloak berrasmatu baititu. Tradizioa eta berrikuntza uztartuz, primerako kutixiak egiten ditu. Anima zaitez!
TALO TAILERRA HAURRENTZAT
NOIZ: otsailak 16, asteartea.
ORDUA: 11:00etan
NON: frontoian
PREZIOA: 1 €. Ordainketa tailerra egingo den egunean bertan egingo da.
IZENA EMATEKO: bidali emaila kultura@alkiza.eus helbidera edo bidali whatsappa 688 604 466 zenbakira.
PLAZA KOPURUA: 10 lagunekoa.
GEHIENEKO ADINA. 16 urte. Ez dago gutxieneko adinik.
Beharrezko segurtasun eta higiene neurriak bete beharko dira tailerrean parte hartzeko.
