Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

UDAL BULEGOETARA EZ JOATEA ESKATZEN ZAIE HERRITARREI

Koronabirusaren krisiari aurre egiteko hartu dituen erabakien berri eman nahi du Udalak.

2020·03·17


Euskal Autonomia Erkidegoko osasun publikoko neurriak hartzeko Osasuneko sailburuaren 2020ko martxoaren 14ko AGINDUAREN bidez, koronabirusaren egoeraren eta bilakaeraren ondorioz (Covid-19), honokoa jakinarazi nahi dizuegu:

1.- Udal langileak beren zereginetan jarraituko dute, baina herritarrei udal bulegoetara ez etortzea eskatzen zaie. Ohiko lan-ordutegian premiazko arazorik egongo balitz, telefonoz (943 690235) edo e-postaz (udala@alkiza.eus) jarri harremanetan udalarekin.

2.- 65 urte baino gehiago dutenei etxetik ez ateratzea gomendatzen zaie. Botikarik edo janaririk behar baduzu eta lagunduko dizun seniderik edo lagunik ez baduzu, udaletxearen ohiko ordutegian jarri harremanetan udaletxearekin (943 690235). Udaletxeak zure beharrak bideratzeko modua egingo du.

3.- Gurutze Gorria ere prest dago kasu horietan laguntza emateko, baina gizarte zerbitzuen bidez egin behar da. Aiztondoko telefonoa 943 693930.

4- Ordutegitik kanpo udaletxearekin premiaz harremanetan jartzeko beharra badago, udal langileari, Ikerri, hots egin mesedez.

5- Egun hauetan arduraz jokatzea eta osasun-agintarien aholkuei kasu egitea eskatzen dizuegu.

 

 


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan