Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

 
Eduki publikatzailea
Atzealdea

UDALEKU IREKIETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKITA DAGO

Aurtengo udalekuetan parte hartu nahi duten haurrek apirilaren 25a eta maiatzaren 13a bitartean izena eman beharko dute.

2022·04·25


Alkiza, Aduna eta Larraulgo Udalek herriko haurrentzako udaleku irekiak prestatu dituzte ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitarterako. 

Udalekuetan izena emateko epea irekita dago eta maiatzaren 13ra bitartean izango da apuntatzeko aukera. Horretarako dokumentua webean bertan edota Udal Bulegoetan eskuratu daiteke. Behin izen-emate orria betetakoan Udal Bulegoetan utzi behar da, ez da whatsappez edo emailez bidali behar.

Aurten haurrek euren herrian bertan pasako dituzte udalekuak, ez dira beste urte batzuetan bezala herriz-herri mugituko. Dena dela, haurrek elkarrekin egon ahal izateko irteeraren bat edo beste ere antolatuko da.

Osasun egoerak hobera egin duenez, aurten bi eguneko irteera egiteko aukera izango da. Hala,  Uliako aterpetxean gaua pasatzera joateko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrek. Horretarako interesa duenak 30-€ gehiago ordaindu beharko ditu.

 

LUDOTEKA  3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da. Ludotekan edo udalekuetan parte hartu nahi duten aukeratu ahal izango dute 2016an jaiotako haurrek. 

UDALEKUAK  6 eta 12 urte bitarteko haurrentzeko zerbitzua da.

Haurrak goizeko 09:00tarako utzi behar dira eta 13:00etan jaso. 

PREZIOA 95-€koa da lehenengo haurrarentzat, 85-€ bigarrengoarentzat. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi kultura@alkiza.eus helbidera edo deitu 688 604 466 zenbakira. 

Udalekuetan izena emateko orria hemen: /documents/167075/0/HAURREK+IZENA+ENATEKO+ORRIA.pdf/09af1991-3ce1-5734-4d9c-21e7bd0bc072

 


Web edukia bistaratu

euskadi.eus

Goimen

Herritarrekin martxan

Goierriko hitza

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan