Azaldegi bailara

Apaiztegia

Apaiztegia deitura edo Apaeztegia Alkizan, 1527an, lehen aldiz agertu zen, Aginagako Joanesek bere alabari 600 florin dotetzat eman zionean. GFAko inbentarioan, berriz, bere eraikuntzan berezitzat jotzen dira fatxada eta teilategal bikainak. Etxe horretako biztanleen artean, XVIII. mendearen azken aldera arte lehen Apaiztegia eta ondoren Legarra deiturak zituen familia bakarra bizi izan zen, gaur ordea, Zabala eta Iraolatarrak bi familia bizi dira. Joan Legarra hargina Apaiztegiko semeak, Hondarribira bizitzera joanez gero, eraikuntza publikoak hiri hartan burutu zituen, besteak beste, parrokiaren dorrea.

Arizmendi Azpikoa

Arizmendi,Areyzmendi,Arizmendi-azpikoa edo Arizmendi-behekoa baserria lehen aldiz, 1558an, dokumentuetan agertzen da. Eraikuntzak, 1895 eta 1975ean, bi aldiz sutea nozitu izan ditu. Azken sutearen ondorioz, etxe-bizitza eta abeldegia banatu egin zituzten bi eraikuntzatan. Lehen Arizmendi, Saizar deituradunak eta gaur Ugalde-Urdanpilleta sendia bizi da.

Arizmendi Gainekoa

Areyzmendi-chipia, Eizmendi-txikia, Arizmendi-Gorostidi, Arizmendi edo Arizmendi-Gainekoa baserria, 1563an, lehen aldiz dokumentaturik dago, hain zuzen, Alkizako etxe-erreketen araudia egin zenean. Lehen Sarasti, Gorostidi eta gaur Uzkudundarrak bizi dira baserri horretan.

Azaldegi Etxeberria

Açaldegui edo Azaldegi bat azaltzen da, 1348ko dokumentuetan, baina, 1563an, Alkizako etxe-erreketen araudian ez dago Azaldegi izeneko etxerik, ezta ere Alkizak, 1731n, autonomia lortu zuenean. GFAko txostenaren arabera, gaurko Azaldegi-etxeberria interesgarria da bere gurutze estali eta erdi-puntuko arkuagatik. Lehen aldiz, 1851n, elizako liburuetan eta, jarraian, 1860ko etxeen erroldan dokumentaturik dago. Etxe horretan lehen Tapia abizenekoak eta gaur Roteta-Belaunzarandarrak bizi dira.

Etxabeguren

Momentu honetan ez dago argazki eta informaziorik.

 

Etxabegurenberri

 

Etxabe

 

Etxabegoina

 

Etxesagasti

Momentu honetan ez dago argazki eta informaziorik.

Garmendia

XIV. mendean Alkizako lehen dokumentuen arabera bazen Garmendiako Martin Martinez eta, 1771ean familia bakarra ageri bada ere, 1811 ezkero bitan banatu zen baserria, Garmendia Azpikoa eta Garaikoan. Gipuzkoako ondare artistiko historikoan baserri hari buruz oinetxearen hipotesia planteatzen da. Garmendia Azpikoan, 1959an, Koldobika Jauregi eskultorea jaio zen. Bi baserri haietan honako hauek bizi izan dira: Sarobe, Irazusta, Bazterrika, Aranguren, Agirreurreta, Jauregi eta Goenaga abizena dutenak.