Web edukia bistaratu

Ostatu taberna

Agurra

Alkizako herri ostatua sortu da gazte saiatu batzuen ilusiotik eta lan egiteko gogotik. Taldea 6 lagunekoa da, eta beren jatorriak hauexek dira: Granada, Alkiza, Tolosa, Madril, Uruguai... Nahasketa multikultural aberatsa. Horren guztiaren arabera, gure kezka nagusia da "ZU" izatea gure bezeroa! Gure jantoki goxoan  asteburuko menu zabala eta eguneko menuak eskaintzen dizkizuegu; eta edaritegian, anoak edo plater konbinatuak.

Alkizako herri Ostatuak sukaldaritza sendo baten kalitatea eskaintzen du, beti gauzak ondo egiteko helburuarekin. Sukaldaritza berritzailea bilatzen duten gazteak dira; menu bat, karta bat, anoa bat, edota pintxo bat, produktu erakargarri bihurtzen da gure sukaldean, Andoni Riaño sukaldariaren trebetasun eta maitasunarekin, bere 20 urteko eskarmentuaz baliatuta. Izan ere, gure sukaldari honek oso jatetxe entzutetsuetan lan egin izan du.

Ez zaitez geratu probatu gabe gure sukaldaritza: garaian garaiko jakiak, Alkizako plater tipikoak (babarrun gorriak odolki eta azarekin)...

Zuen zain egongo gara!

Menuak

Asteburuko menua: 19 euro

Ernio menu berezia: 30 euro

Ostatu menu berezia: 35 euro
 

Zure txokoa!!

Gure jantokian 100 lagun sartzen dira. Edozein eratako taldeentzat menuak adosteko aukera dago. DJa daukagu edozein motatako ekitaldietarako (ezkontzak, bataioak, jaunartzeak, despedidak...). Era berean, jatetxea pertsonalizatzeko modua eskaintzen dugu (mahai-zapi pertsonalizatua, fotokol, koadro, oihal, opari, etab.).

Ezkontzak, bataioak, jaunartzeak... protagonistek etxeko oparia jasoko dute.

Ordutegia

  • Asteartetik ostegunera: 09:30 - 22:00
  • Ostirala: 09:30 - 03:00
  • Larunbata: 09:30 - 03:00
  • Igandea: 09:30 - 23:30

ASTELEHENETAN ITXITA DAGO

 Harremanetarako

  • Helbidea: San Martin plaza - 20494 Alkiza (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 691836
  • Posta elektronikoa: info@ostatualkiza.com
  • Webgunea: http://ostatualkiza.com/