Inoiz pentsatu al duzu etorkizuneko Alkiza nolakoa izatea nahi duzun? Orain duzu aukera zure ideiak ezagutzera emateko eta etorkizuneko herria osatzen parte hartzeko.
Agenda 21, Alkizan aurrera eraman nahi diren ekintzak jasoko dituen plana da, baina baditu bi berezitasun:
- Herritarren artean adostutako ekintzak jasotzen ditu.
- Gure ondoren datozenei herri txukun bat uztea du helburu.
ORAIN ARTE EMAN DITUGUN PAUSUAK
- Herritarrei prozesuaren berri ematea: herritarrei triptiko informatibo bat buzoneatu zaie, alkatearen eskutitzarekin batera. Gainera, herriko buzoien gelan, buzoi berde bat jarri da, norbaitek diagnostikoan sartzeko ekarpenen bat idatziz egin nahi badu, bide hori ere eskuragarri izan dezan. Zenbait bileratxotan egitasmo honen berri ematen ere saiatu gara (festa batzordeko bileran…).
-
Diagnostikoa egitea: herriaren egungo argazki bat eduki asmoz, lehenengo lana diagnostiko bat egitea izan da. Horretarako hainbat datu bildu dira udaletxetik bertatik, bai eta beste zenbait iturrietatik ere. Hala ere, beharrezkoa ikusi da diagnostiko horretan herritarren iritziak ere isladatzea. Hori dela eta, hainbat elkarrizketa egin dira.
-
Diagnostikoaren lehen zirriborroaren aurkezpena udalerrietan: aurretik aipatutako diagnostikoa udal ordezkari eta teknikariei aurkeztu zaie, bertan agertzen diren datuak egiazta ditzaten eta euren ekarpenak ere jasoak izan daitezen.
AGENDA 21EKO TEKNIKARIAREKIN HARREMANETAN JARRI NAHI BADUZU…
Herri Planaren berri gehiago jakin nahi baduzu, Garbiñe asteazkenetan izaten da udaletxean 9:00etatik 15:00etara. Gainera, ordutegi horretatik kanpo 639 439 842 telefonoan aurkituko duzu. E-mail bidez berarekin harremanetan jarri nahi baduzu berriz, agenda21@tolomendi.net helbidera bidali zure mezua.