Alkiza-Errota-Alkiza
Alkiza-Errota-Alkiza
Adierak
Distantzia: 4.3km
Iraupena: 2 ordu eta 30min
Altuera: 225m
Zailtasuna: Ertaina
Deskribapena
Anoetako errepidea hartuz aterako gara plazatik. Berehala, eskuineradoan bidea hartuko dugu. Bidegurutze batera iritsi eta aurrera egingo dugu Berandoain baserriraino, Erniora igotzen den eskuineko bidea utziz. Gaztaina eta hurritz artean joango gara zati batean Mandabe eta Sustarreka errekak zeharkatu arte. Bide honek laritz artean jarraitzen du. Bihurgune hertsi baten ondoren, Elektralkizako zentralaren presan behera jaitsiko gara, oraingoan pago artetik. Zentralaren aurrean dagoen zubia zeharkatuko dugu Alkiza erreka zeharkatuz; hortik Beleburupeko errota eta bordan gora egingo dugu, hasieran Berandoain baserrira eraman gaituen pistari heldu arte. Hemendik lehen zatian egin dugun ibilbidea hartuko dugu Alkizara arte. Horrela, 4 km inguruko bidea egina izango dugu.