Alkiza-Itxurain-Alkiza
Alkiza-Itxurain-Alkiza
Adierak
Distantzia: 6.3Km
Iraupena: 2 ordu
Altuera: 347m
Zailtasuna: ertaina
Deskribapena
Alkizako plazatik Anoetarantz doan errepidea hartuko dugu, eta metro batzuk egin ondoren, eskuinetara dagoen bidea hartuko dugu. Eskuinera dagoen zementuzko pistari jarraituko diogu Areta baserria zeharkatu arte.
Bidegurutze horretan ezkerretara jo, eta segituan berriro ezkerretara. Pago batzuk dauden lekutik gertu, pista bat aurkituko dugu eskuinetara goraka doana. Hortik Itxuraingo tumulura arte joango gara. Itxuraingo muinoan eskuinetara egingo dugu haritzak dauden lekura arte.
Gune horretan eskuineko bidean zehar jaitsiko gara Urdanesi errekarantz, eta errekarekin batera jarraituko dugu beherantz.
Metalezko hesi gorri bat zeharkatuko dugu. Ondoren pagadi bat zeharkatu eta zelai batzuetara iritsiko gara; hor eskuinerantz doan bidea hartuko dugu.
Aritzeta Garai baserriaren inguruan ezkerrean dagoen bide zaharrari ekingo diogu Aritzeta Erdira arte. Hor bideari jarraitu behar diogu Lizarzelai baserriraino. Baserrira iritsi baino 50ren bat metrora zementuzko pistari ekingo diogu, berriro berehala herriko plazara itzultzeko.