Alkizar(r)en historia eta bitxikeriak

Alkizar(r)en historia eta bitxikeriak

Jarraian dituzue Jose Mari Aranzabek 1600. urte ondorengo artxibo eta antzeko dokumentu bildumetan topatutako Alkizaren eta alkizarren historio eta bitxikeriak: herritarren arteko auziak, kontzejuko obra eta kontuak, hiri izaeraren aitortza... Herriaren bilakaera eta nortasuna ulertzeko baliagarria izango zaigun informazioa ezbairik gabe.

1601an, Martin izeneko gizonezko bat harrapatu zuten. Jurdanena etxean, praka batzuk eta kapa bat lapurtzera zihoala.

Pisuak gaizki zeudelako kontzejuak 2.000 maravediko isuna ordaindu zuen. Horretaz gain, 3 dukat eta 8 erreal ordaindu zituen isunetan 1602-0603an. Ibarrako ehiztari bati 4 erreal ordaindu zitzaizkion otso bat ehizatzeagatik. Beste 3 ehiztariri, 3 otsokume ehizatzeagatik 3 erreal.

1604an Ambrosio Bengoecheak, 1594an Alkizako parroki elizarako egin zuen sagrario errenazentista monumentala, oraindik kobratzeko zeukala. Bengoecheak eta Troasek 6.249 dukatetan tasatu zituzten Valtierrako parroki elizan egindako obrak. Otso eta basakatuak ehizatzeagatik 28 erreal ordaindu zituen kontzejuak.

1605-1606an Adrian Urrutia erretore izendatu zuten.

1607an Ambrosio Bengoecheak Berastegiko parroki elizako erretaula eraiki zuen. Bideak konpontzeko eztabaidak zebilzkien kontzejuak aldundiarekin, azaroan hainbat pertsonen testigantazk bidali zituen. Irailaren 17an, Agustin eta Luis Lizarza Donostiko alkate eta eskribauak, kontuak onartu zituzten.

1609an erretoretxea kiskali zen erabat, eta bertan gordetzen ziren herriko eta elizako liburuak erre ziren. Salbu geratu ziren soilik kontu liburua diruzainak gordetzen zuelako eta 1583ko pribilejioen errekopilazioa, Eskribauak jasotzen zuelako.

1610ean fiskala Ardian Urrutia erretorearen aurka. Honek ez dio erakusten dotrina kristaua jendeari, oso utzia da sakramentuen administrazioan eta gaixoen zerbitzuan. Ohitura du , gainera, neska gazteekin dantza egitekoa, plaza publikoan, eta horren ondorioz liskarra izan zuen egun batean, ezpatarekin bere aurkariaren aurka joanaz. Ambrosio Bengoetxeak, Alkizako sagrario monumentalaren kontuak kitatzeko gertatzen zena kobratu zuen: 298 dukat.

1613an Joan Arpide benefiziatua zen. Ambrosio Bengoechea, Berastegiko alkate eta kontzejuaren aurka, zor zizkien 90 dukat erreklamatuz.

1615an Joanes Areceteguiri 25 erreal ordaindu zitzaizkion ontza bat ehizateagatik.

1615an, Frantziako erregea eta erregina eta Espainiako printzesa Donostiara etorri zirenean, gastauk ordaintzeko ondorengo banaketa egin zen: 13 etxeek, 22 erreal etxe bakoitzeko ordainduta (286 erreal). Arrazoi berdinagatik, 7 etxe txikiek: 84 erreal. Beste etxe koskor batzuk: 4 erreal.

1616an juradu nagusia, Beizamara joan zen arratoien aurkako erremedioen bila. Garai haietan ohikoa zen juradu nagusiak 66 erreal kobratzea, bula biltzaileak 12 erreal eta San Joan bezperako gauean kanpaia jotzen zuenari 2 erreal ordaintzea. Urtero egiten ziren baita ere errogatibak, Albizturgo Santa Marinara eta Iturriotzko San Joanera. Donostian erregeen errezibimentuan egon ziren 13 soldaduri 390 erreal ordaindu zitzaizkien, bakoitzari 30 erreal.

1618-1619an, Juan Zaldua benefiziatua. Ambrosio Bengoechea eta Bernabi Imbertok, 2.546 dukatetan tasatu zituzten Elduaingo parroki elizako obrak.

1624-01-08an, Alkizako Joanes Elizalde eta Albizturgo Katalina Kareagak hitzarmena egin zuten, ezkontzatik kanpo sexu harremanak izan zituztelarik, izandako semearen gastuak ordaintzeko, zenbait gastu ordainduko zizkion.

1624an Alkizako erretoretza hutsik, Adrian Urrutia erretorea hil zelako. Biztanleak adostasunean Domingo Arecetegui aurkeztu zuten eta onartua izan zen.

1624-1625an, Areceteguiko Joanes Altolaguirre zen benefiziatu eta Domingo Arecetegui erretore.

1625an Catalina Larrandobuno, Alkizako bezinak, herri bereko Adrian Urrutia erretorea zenaren ama eta oinordekoak, eskatzen zuen akreedoreen arteko lehentasun deklarazioahildakoaren ondasunena. Beraien artean, oraingo erretore, serora eta benefiziatua aurkitzen ziren.

Hernaniko erretaula nagusiko bi lehenengo bankadak, Ambrosio Bengoechea eta Huretak kontratatua izan eta gero, Domingo Goroari eman zioten.

1626an Juan Martinez Bengoechea Tolosako bezinoa Villanuevako primizieron aurka, demandanteak aipatu lekuko errenta primizialak kobratzen ditu, Juan Gazteluzarren oinordekoekin txandatuz, Ambrosio Bengoechea eskultoreak lekuko elizan egin zituen obrengatik. Demandatuak ez diote ordaindu nahi adieraziz bi kanpai egin dituztela.

1629an herrian harrapatu zuten homizida baten guardian egon zirenei, 180 erreal ordaindu zitzaizkien.

1632-11-18an Donostian egindako bilkuran ondorengoa erabaki zuten: 1629ko kontuetan, bularen dirua eramategatik Mateo Rotetak jaso zituen 16 errealak kontzejuari itzultzea, ez zitzaiolako tokatzen kobratzea.  Arrazoi berdinagatik Domingo Elizalderi 22 erreal itzultzea agindu zitzaion eta 1631ko juradurian zen Joanes Rotetari 22 erreal itzultzea agindu zitzaion. Bilkuran zegoen Martin Miranda Belzalagari esandako diruak kobratzeko agindu zitzaion, kontzejuari agindu zitzaion bularen diruak eramateagatik, gehiago ez ordaintzeko, bestela ez zitzaizkiola itzuliko.

Ambrosio Bengoechea Errenteriko parrokiko maiordomoen aurka, zor zizkioten betetako epeak erreklamatuz. Garai haietan, alkizan festak korpusetan eta azaroaren 11n San Martinetan ospatzen ziren. Probintziko arauak 3 eguneko ospakizunak baimentzen zituen, egun nagusiaren aurreko eta ondorengoa hartuta.

1636-1637an, probintziaren ejerzitora joan zirenean, kontzejuaren aginduz soldaduei ordaindu zitzaiena: 1716 erreal. Frantsesen aurka gerran laguntzeko, ejerzitoari entregatu zitzaiona:2.200 erreal.

1636-1637an, Probintziak aginduta frantsesen aurkako gerrara joan ziren soldaduei ordainduak: 1716 erreal. Frantsesen aurkako gerran ejerzitoari laguntzeko entregatuak: 2.200 erreal. Udaberrian Lapurdira joan ziren soldaduei ordainduak: 40 dukat. Alkizako hidalgo eta moradoreei bere armekin Donostia defenditzera joan zirenean ordainduak: 221 erreal. Donostiko udalak aginduta 12 arkabuz, munizio eta osagai guztiak erosi, Soraluzera armen bila bi lagun joan eta etorri, armero baten lizentzia ordaindu eta armak ateratzeagatik gastatuak: 74 erreal. Donostira erositako armekin joan zirenean gastatuak: 486 erreal. Bigarren deialdiko soldaduei ordainduak: 71 erreal. Lehenengo deialdiko soldaduak itzuli zirenean, bidai gastuengatik ordainduak: 66 erreal.

1637-1638an, Ziburura eraman ziren 5 soldaduri 341 erreal ordaindu zitzaizkien. Ziburuko soldaduei laguntzeko 209 erreal ordaindu ziren. Francisco Bengoechea Hernialdeko alkatea Tolosara agindu baten bila joan zenean, gestioak egin eta etxera zetorrela bidean itxaron, hil eta Alkizako lurretan utzi zuten. Miguel Martin Urquizu Aguinaga, Alkizako juraduak egin zituen ondorengo gestio guztiak.

1641an, Alkizara bisitara etorri zirenean, Donostiako alkatea eta errejidoreak, 3 agindu eman zituzten. Lehenengoa: 150 haritz landatzea herri sailetan urtero, eta juradu eta errejidoreak agindua betearaztea iruditzen zitzaizkien isunak jarriz. Bigarrengoa, landatutako sailetan segaz moztea debekatzea egiten zuten kalteagatik eta norbait harrapatzen bazuten 8 dukateko isuna jartzea aldioro. Hirugarrengoa, sortzen ziren iskanbilengatik debekatzea karta jokuak tabernan gauez, eta kartak uzten zizkienari 8 errealeko isuna jartzea.

Martin Etxeberriari, anaitasun elkarteak araututa zeukan moduan otsoak ehizatzeagatik, 35 erreal ordaindu zitzaizkion.

1643an, mendiari su emateagatik, 51 errealeko isuna ordaindu zuen Martin Rotetak.

1646-1647an Asteasun etxea erre zitzaiolako Domingo Cincuneguiri 50 erreal eman zitzaizkion.

1647an Alzorbe baserria erre zen.

1648-1649an Jurdana Arpide seroraren aurka zeukaten auzian, gastuak “120 erreal” guztira, Jeronimo alquizalete, Bitorio Urruzola eta beste batzuk, berepoltsikutik ordaindu behar zituztela eta ez kontzejuaren dirutik agindu zuen Miguel Albiztegui Donostiako alkateak.

1649-1650an Arizmendi baserria erre zen. Etxea berreraikitzeko materialak dohain eta 350 erreal eman zizkien kontzejuak. Joanes Irarreta herritarra hil egin zuten. Jose Alquizalete zen behin-behineko erretore eta benefiziatua.

1650an Alkizako erretoretza hutsik zegoen, Domingo Arecetegui hil zelako. Biztanleek desadostasunean aurkeztu zituzten, Domingo Goieneta eta Juan Arecetegui. Biek bere desadostasunak arbitroen esku utzi zituzten eta horiek Goienetan izendatu zuten eta berari eman zitzaion erretoretza.

1651-07-16an Elduaingo Pedro Txaniza eta Alkizako Maria Gorenetak elkarte bat sortu zuten 6 behi ustiatzeko.

1652 Domingo Goyeneta Alkizako erretorea, bertako benefiziatu Juan Areceteguiren aurka, Domingo Arecetegui azkeneko erretorearen oinordekoa. Demandatuak ez ditu entregatu nahi bere esku zeuden eliz liburu, eskritura eta inbentarioak.

1653an Alkizako kontzeju eta erretoreak, Juan Urdanbidelus bere parrokiko benefiziatuaren aurka. Honek benefizioa pertsonalki zerbitzeko obligazioa edo bere izenean beste bat jartzekoa eduki arren, ez du egiten ez bat ez bestea, kultoaren kalte handiarekin. Demandatuak hitzez agintzen du ordezko bat jarriko duela eta Alkizakoa demanda utzi egiten dute.

1654-09-26an Alkizako Jeronimo Alquizaletek Josepe Alquizalete Irurako apaizari Ilaralgo saila saldu zion 36 dukaten truke.

1654an Fiskala Jurdana Arpideren aurka, Alkizako bezina, akusatuz herriko gizon batekin elkartuta bizi dela eta berea ez den sepulturan eseritzen dela elizan, beste emakumeei egonezina sortuz. Berdina egiten duela prozesioetan, puntu bateraino pertsona batzuk joateari utzi egin diotela. Jurdana absolbitu egiten dute eta fiskalak kerella jartzen dio kostuengatik kauzioneroari, Domingo Goyeneta erretorea zena.

1655an Magdalena Roteta eta kontsorteak Jurdana Arpideren aurka, San Franstzisko ordeneko tertziordenakoa, herri berekoa, demandanteari estoibua egiten diena eserleku eta akto parrokialetan antzinako jabetzan, lehentasuna daukatena, alargunak, ondoren ezkonduak eta azkenik ezkongabeak. Jurdana ezkongabea zen eta demandanteekiko lehentasuna nahi zuen, elizan eskandaloak sortuz.Sententziak deklaratzen du ez dagoela probatua lehentasunik, eta Jurdana babesten du jabetzan zeukan sepulturan eseritzeko.

1658-1659an, Kontzejua eta Geronimo Alquizaleteren artean auzia zegoen mugarriei buruz.

1659-1660an Lazkanotegi etxea erosi zuen kontzejuak. Serorari etxe berria egiteko errematea egin zen.

1660-1661an, Egurrolako minteguia landatu zen. Joan Arpide apaizak fundazioa sortu zuen 50 anega garirekin, familia pobreek garia izan zezaten ereiteko. Gutxiegi irudituta beste 50 anega erantsi zizkion kontzejuak ikusita ondorengoek egiten zuten banaketa kaxkarra. Korrejidoreari baimena eskatu zion garia saldu eta ateratzen zen dirua zentsoan hartzeko, seroraren etxe berria eraikitzeko. Korrejidoreak onarpena eman zion, Aiztondoko eskribauak ziurtatu zutenez.

1663-1664an, Erretoreak auzia jarri zion sagardoaren salmentagatik.

Arbeizan (Naf) Bernabe Imbertok bukatutako obra, bere garaiean Ambrosio Bengoecheak 744 dukatetan tasatu zuen.

1660an, Igeldoko parrokian, erretoretza hutsik zegoen. Martin Aristequieta bere jabea hil zelako. Taulako Artzedianoak, Fermin Zumeta Donostiako apaiza aurkeztu zuen. Igeldoko juratu eta bezinoak berak nahi zutena hautatzeko eskubidea zutela uste zuten, ondoren artzedianoak aurkezteko eta Martin Alquizalete izendatu zuten. Alkizako benefiziatua zena. Sententziak errekonozitzen du artzedianoak hautatzeko eskubidea, eta erretoretza, Zumetari ematen dio.

1662an Joanes Roteta, Alkizako maisu arotza, bertako erretore eta diruzainen aurka erreklamatuz egin zituen obra txikiak ordaintzeko.

1665an, Eliza Kabildoa, Domingo Goieneta erretoreak, Dionisio Alquizalete eta Martin Alquizalete apaizek osatzen zuten

1666an Miguel Urruzola eta bere alaba Catalina, Alkizakoak, Joanes Aranbururen aurka. Demandantea Domingo Garrorekin ezkontzen saiatuta eta kapitulazioak eginda. Joanes Aramburu galeraztera atera zen, ulertzera emanaz harreman sexualak eduki zituela Catalinarekin. Orduan Domingo Garrok Catalinarekiko konpromezua denuntziatu egiten du. Sententziak libre deklaratzen du.

1667an Catalina Legarra Alkizakoa, bertako erretore, Domingo Goyenetaren aurka, erreklamatuz ordaintzeko 40 dukat, erretoreak errekonozitu zituenak zor zituela, Catalinaren anai Domingok borda batean egindako obrengatik, erretorearena zena.

1667an Juan Fernandez de Antoñana, Bargotako apaiza, Dionisio Alquizalete, Alkizako benefiziatuaren aurka, biak auzia eduki zuten, beneficio batengatik. Arbitroen sententziak, Alquizaleteri eman zion, 300 pisuko izendapenarekin aurkariaren alde, oraindik 160 ordaintzea falta zaizkionak. Dionisioren exzepzioak. Sententziak kondenatu egiten du. Testigu eta arbitroen sententzia. Juan Garro Alkizako apaiza, Juan Altolaguirre Hernialdeko erretore eta Alkizako benefiziatuaren aurka. Honek enkargatu zion benefizioa zerbitzatzea 9 urtez, kontratoaren eskriturarekin, bainan geroago berdina egin zuen, Francisco Uretarekin, aurrekoa desegiñaz. Altolaguirrek adierazten du Garrok ez zuela eskritura sinatu. Sententziak Garro mantentzen du zerbitzuan.

1668an, Domingo Goyeneta eta Juan Altolaguirre, Alkizako parrokiko erretore eta benefiziatuak, bertako beste benefiziatu guztien aurka. Antzinako ohitura izanda ogi eta argizari oblazioak, erretoretxera eramatea, banaketa egiteko demandatuak bere kontura elizan egin zuten, erretoreari tokatzen zitzaiona lurrean utziz. Baita ere tokatzen zitzaizkien hamarrenak, zuzenean bildu zituzten baserriz baserri, horreo komunera eraman gabe. Demandatuak erantzun zuten antzinako ohitura hau, berriki aldatu zela, eta oblazioena horrela egin zutela, erretorearen neskame eta etxeko pertsonak nahi zutena harrapatzen zutelako, gertatu zen bezela, Oilarraren mezako obladekin, erabat desagertu zirenak. Bi aldeak adostasunera iritsi ziren, sententziak onartu zuena, aldi berean guztieri errieta eginaz, elkartuago bizi zitezen.

1668an, Bernardo Huarte eta bere emazte, Catalina Goldaraz, Iruñako bezinoak, Domingo Goyeneta Alkizako erretorearen aurka. Hau zorretan gelditu zen demandanteeko 23 erreal 8koena, bere etxean egon zen garaikoa. Obligazio eskritura.

1671n Juan Lopez de Albisturrek, Anoetako parrokian kaperautza sortu zuen, Patroia erretorea zenez, hoenk Miguel Liazasoro Alkizako apaiza izendatu zuen 1go kaperau. Baiñan honek ez zuen hartu. Bigarrengo izendapena Asteasuko Pedro Eznarrizagarri egin zitzaion eta berari eman kaperautza.

Catalina Urruzola Alkizakoa, herri bereko Juan Aranbururen aurka atera zen. Honek ezkon-hitza emanda bere birjintasuna kendu zion, bainan orain Maria Perez Elolarekin ezkontzen intentatzen du. Sententziak zigortzen du Catalinari 50 dukat ematera.

1671n, Miguel Linasoro Salamankako ikasleak Alkizan daukan benefizio baten zerbitzuagatik auzia. Domingo Goyeneta Alkizako erretoreak, adierazten du Linazasorok ausentziero izendatu zuela. Juan Garrok, berriz, adierazten du, benefizioa urte askoan zerbitzatu zuela eta Alkizakoa zela. Ez dago sententziarik.

1671n, Juan Urrutia eta bere emaztea, Alkizakoak, Domingo Goyeneta erretorearen aurka. Honek 330 dukateko zentsoa hartu zuen, beraiek fidatzaile zirela eta orain zentsoa kitatzea eskatzen zaie.

1671n fiskala eta animen apaiza, Domingo Goyeneta, Alkizako erretorearen aurka. Honek bere esku zeuzkan 150 dukat elizarenak zirenak, bete gabe bisitako agindua ornamentuak erostekoa. Baita ere bere gaietan erabiltzen ditu fundazioetako kopuru batzuk. Sententziak kontuak emateko agintzen dio.

1672an, Tolosakoa zen Joan Mendizabal eskribauak kerella kriminala jarri zion Alkizako Miguel Artolari. Adierazi zuen 1670-01-25an, bere testigantzan kapitulazio eskritura eman zela, alde batetik Adunako Martin Zabala eta bestetik, Miguel Artola, Alkizakoaren artean. Horretan zioen Zabalaren alaba Mariarekin ezkonduko zela, Miguel Artola, eta 250 dukateko dotea izango duela. Ordainketaren parte bezala, Alkizakoa zen Etxesagasti baserria bere lurrekin eman zion 8 urterako, denbora horretan Mariaren ama beraiekin izateko baldintzarekin. Guztia aldeen artean onartu zen eta eskritura bezela betetzen zen. Bainan Miguel Artolak animo eta genio txarrarekin hori ez zela horrela adierazi izan zuen. Hainbat testigantza entzun ondoren, Bernabe Otalora Guevara korrejidoreak, Miguel Artola preso hartu eta probintziako kartzelara eramateko agindu zuen eta ondasunak erretenitzeko.

1672-1673an, Pedro Urruzola Alzorbek ardoaren probisioaren faltengatik herriak jarri zizkion isun eta zigorrengatik, auzia jarri zion korrejidorearen aurrean.

1674an, Adrian Roteta Alkizakoa, Tolosako Maria Barriolaren aurka. Honek ezkontzeko fedea eman zion eta bere obligazioari uko eginaz, Altzo Muinoko, Juan Sasiainekin ezkontzen intentatzen du. Bi aldeakadostasun batera iristen dira eta biak libre geratzen dira.

1675an, Pedro Eguzquiza eta ere emazte Magdalena Egoscozabal, Tolosakoak, Alkizako benefiziatu Miguel Lizasororen aurka, erreklamatuz ordaintzea 2 dobloi 8koak, utzi zizkionak lehenengo mezarako. Lizasorok esaten du hainbat gauza utzi zizkiola Magdalenari biak Valladoliden zeudenean.

Domingo Goyeneta, Alkizako erretore eta esbau apostolikoa, Jeronimo Beroiz, Asteasuko erretorearen aurka, erreklamatuz soldata ordaintzea, Asteasuko erretoretzako auzian demandantea okupatu zen egunena, eguneko 2 pisu. Erniobeako horriedoan ordaintzea ohikoa dena. Pendiente.

1676an, Domingo Goyeneta, Alkizako erretorea, Martin Alquizalete bertako benefiziatuaren aurka. Biak eduki zituzten auziak desadostasunak arbitroen esku utziz. Hauek Alquizalete kondenatu zuten Domingori ordaintzera, 40 erreal 8koak, oraindik egin ez duena. Sententziak, Alquizalete kondenatzen du.

1676an, Catalina Inchaurrandiaga Alkizakoak, Martin Garro bere senarrarengandik banantzea eskatzen du, hain tratu txarrak ematen dizkiolako, hainbat aldiz hil zorian egoteraino. Arriskua larrituz bizi diren Arpide baserria, herritik urruti dagoelako. Pendiente.

1677an Albizturgo erretoretza hutsik, Miguel Arcellus bere jabea hil zelako. Biztanleak desadostasunean. Aurkezten dituzte: Miguel Aizalde, Bidaniko erretorea, eta Martin Alquizalete, Alkizako benefiziatua. Defentsa eta bozken inpugnazio ugariren ondoren, bi aldeek desadostasunak arbitroen esku uzten dituzte eta hauek erretoretza Miguel Aizalderi ematen diote. Alquizaletek apelatu egiten du izendatu dioten konpentsazio ekonomikoa eskasa iruditzen zaiolako. Arbitroek sententzia berria ematen dute, Alquizaleteri izendatuz 1.000 zillarrezko dukat.

1677an,  Donostiako Jesusen Lagundiko Kolegioa, hiri bereko Martin Urtesabelen zesionarioa dena, Domingo Goyeneta Alkizako erretorearen aurka erreklamatuz zor bat, 109 erreal 8koena.

1679an mendia eta erretoretxea elkartzen zituen pareta eraiki zen.

1679an Miguel Ollo, Iruñakoa, Domingo Goyenetaren aurka erreklamatuz 6 dukat, erretoreak eskatuta, Nuntzioarengandik eskribau apostoliko tituloa demandanteak ekartzeagatik. Erretoreak hainbat gutunetan errekonozitu zuen obligazioa.

1680an Antonio Urreta eta bere emaztea Maria Martin Vitoria, Domingo Goyeneta Alkizako erretorearen aurka. Hau zentso bat kitatzera obligatu zen eta ez zuelako egin demandantearen aita zenari, 39 dukateko etekina kobratu zioten.

1680an Catalina Legarra, Alkizakoa, leku bereko Francisco Elolaren aurka, eskatuz betetzera behartzeko elkarri eman zioten ekontzeko hitza, eskribau errealak ziurtatua. Elola ez da agertzen bainn catalinarekin ezkontzera kondenatua izaten da.

1680an Alkizako juradu, errejidore eta erretoreak eskatzen dute onartzea dorrea,sakristia, erretore eta seroraren etxeko obren eskritura, Albizturgo Ignacio Recondo kanteroarekin egin dutena. Obrak tasaziora egingo ziren kanteroak galduz 4 dukatetik bat. Onartua izaten da.

1681an, Alkizako juradu, errejidore eta biztanleak, Domingo Goyenetaren aurka. Erretoretxea elizatik gertu edukita urtebete delako, Aguirre bere jaiotetxera joan zela, oso urruti dagoena.

1682an hai ziren dorre eta sakristiko obrak. 1682an, Alkizako juradu eta bezinoak, Miguel Lizasoro bertako benefiziatuaren aurka zeuden benefizioa utzi zuelako.

1682an, Alkizako erretore Domingo Goyeneta, Dionisio eta Martin Alkizalete bertako benefiziatuen aurka, urtebetetzeetako, fundazio eta abarretako lismonen banaketaren gainean. 1675an sententzi arbitrarioa adostu zuten, zioena bi aldeek zati berdina kobratu behar zutela bakoitzak. Domingok adierazten du sententzia baliogabea dela, sinodalaren arabera, berari erdia tokatzen zaiola. Azken sententziak arbitrarioa anulatzen du.

1682an Alkizako erretoretza hutsik Domingo Goyeneta hil zelako. Juraduak, biztanleak eta kontzejuak bertako benefiziatu Martin Alkizalete aurkezten dute eta berari ematen zaio erretoretza.

1682an Diego Echarren Iruñako apezpikutzako ofizialak, Pedro Roche apezpikuak aginduta, Alkizako erretore eta benefiziatueri jakinarazi zien Andres Garraza prokuradoreak, alkizako kontzejuak eskatuta, adierazpen hau egin zuela: Alkizan betidanik, parbuloren bat hiltzen zenean, elizako zilarezko gurutzearekin apaizak hildakoaren etxeraino joaten zirela, gorputzari laguntzera, eta bakoitzari erreal erdi bana ordaintzen zitzaiela, lan horregatik. Azken urteetan ordea, ohitura hartu zutela gurutzearekin eliz inguruan berak nahi zuten tokiraino joatekoa herritarren kaltetan. Baita ere, erretorea eta 3 benefiziatuek obligazioa zeukatela urte osoan meza ematekoa, erretoreak urte erdian eta benefiziatuek beste erdian. Bereziki hai egunetan goizeko 6tatik 7tara edo 7etatik 8etara, etortzen zirenak gero baserrietara joateko, besteak meza nagusian zeuden bitartea, baserriak urruti zeudelako elizatik. Baita ere obligazioa zeukatela igandero goiz meza eta meza nagusiaren artean, oroipen mezak egokiena zitzaien orduan ematekoa, aspalditik egiten zen legean. Horregatik eskatzen ziela apezpikuari agintzeko erretore eta benefiziatuei, eta ondoren etor zitezkeenei, obligazioak betetzeko meza emanaz eta parbuloen etxeetaraino joanaz gurutzearekin. Apezpikuak agindu zuen ohi zen legean betetzeko obligazioak, exkomunioarekin mehatxatuz ez bazuten betetzen agindua. 1682ko uztailaren 10ean, erretore eta benefiziatuek, agindua onartu eta sinatu zuten Joseph Larrañaga lizentziatuaren aurrean, Joseph Garmendiak ziurtatuta.

1684an Anoetako Martin Arano Maiozek bere aita-amaginarreba ziren Domingo Aguirre eta Maria Arecetegui Altolaguirren alde ordainagiria eman zuen, bere emaztea zen Maria Aguirren eskontz-sarian ordaindua. Anoeta Aginaga behekoa baserrian bizi ziren.

1685an Juan Bautista Recondo, alkizako apaiza, Juan Ormaechea Olozagaren aurka, benefizio baten ausentzia desiatuz biak, Dionisio Alkizaleterena zena. Honek Ormaechea izendatu zuen zerbitzari, bainan Recondok adierazi zuen ez zela Alkizakoa, Hernialdekoa baizik.

1689-12-04an Antonio Garaiok Joanes, Urruzola Alkizakoaren izenean, kerella kriminala jarri zion, Sebastian Ezcamendi Hernialdarrari. Adierazi zion Hernialdetik Alkizara zetorrela, Urdanbidelus baserri inguruan, atzetik etorri eta min egiteko asmoz egur batekin buruan golpe izugarria eman ziola Ezcamendik, lurrean botata zorabiatuta utziz, eta bertan hilko zuela zaratarekin Urdanbidelus baserrikoak atera eta lagundu ez bazien. Orduezkero Hernialden egon zela sendatzen zirujauaren zaintzapean, gastu handia eginaz eta etxeko lanak ez egiteak sortzen zizkion kalteekin. Horregatik eskatzen zuela delituagatik zigorrik handienera eta kalteordainak kostoekin ordaintzera obligatzea. Juan Azarola Alkizakoak, Joanes Urruzolaren ordezkariak, zeukan ahalordearekin, Diego Zumeta korrejidorearen aurrean emandakoa, Julian Perez de Ygarza testigua aurkeztu zuen. Honek adierazi zuen Hernialdeko kontzejuan bilduta egon zirela Juan Olozaga Hormaechea, apaiza, Joanes Urruzola, Miguel Azarola, Francisco Bidaur, Miguel Ygarza eta testigua, bukatu eta etxera abiatu zirela ilundu eta ordubetera. Orduan Sebastian Ezcamendi etorri zela eta entretenitzeagatik, ardo pixka bat jokatu zutela kartetan. Jokoan ari zirela, eztabaida izan zutela, orduan Olozaga apaizak kartak hartu eta poltsikoan jaso zituela. Kanpora atera eta berriro eztabaidan hasi zirela eta testiguak apartatu egin behar izan zituztela. Urruzola, Olozaga eta Azarola, Alkiza aldera abiatu zirela besteak plazan geratuz. Orduan entzun zuten, kulpatua eta akusatua elkarri burlaka ari zirela, korrika hasiz eta testiguak ere bai, desgraziarik gerta ez zedin. Urdanbidelus baserri inguruan harrapatu zituztela eta nahiz erdian jarri, egur bat hartu eta buruan eman ziola Urruzolari, ilunpean ez zela konturatu beste inori eman zionik. Miguel Azarolari galdetuta, baietz erantzun ziola. Guztiak etxera joan zirela Urruzola ezik, Urdanbidelus baserrian geratu zelako Julian Ruiz Zaldibia zirujauaren zaintzapean. Abenduaren 15ean Francisco Korrejidoreak agindu zuen, Sebastian Ezcamendi ateratzeko kartzelatik, gastuak ordaindu beharko zituela aparte 1.000 maravedi tribunalaren batzordeari ordainduz. 9 eguneko epea eman zion erreklamazioak aurkezteko.

1689an, arimen apaiza, Domingo Goyeneta Aguirre. Alkizako erretore zenaren eta bere arima oinordekotzat utzi zuenaren ondasunen interesatuen aurka. Hildakoa Juan Arpidek sortutako memorien administradorea zen eta hainbat kopuru zentsoan hartu zituen. Sententziak erregulatzen ditu, zorren kopurua eta lehentasunak. Onartzen ditu baita ere oraingo erretorea den Martin Alkizaletek aurkeztutako kontuak, hildakoaren ondasunen depositarioa denez.

1691-08-09an Alkizara egin zuen bisitan Juan Beltran Irizar Donostiako alkateak agindu zion Juan Alquizaleteri plazan zegoen kontzejuaren etxea botatzeko, plaza eta elizarako sarrerak handiagoak egiteko eta beste toki batean eraikitzeko kontzejua bere kontura. Bi hilabeteko epean agindua betetzen ez bazuen, 50 dukateko isuna eta gastuak ordaindu beharko zituela eta egindakoan ziurtagiria bidaltzeko. Kontzeju berria eraikitzeko obrak Pedro Verogi Zabala eta Lizardiri eman zitzaizkien. Donostiako San Bartolome Extramuros komentuarekin 300 zillarrezko dukaten mailegua sinatu zuen kontzejuan obra egiteko. Kontzejuaren etxeberria joango zen Elizegiko jabea zen Mariana Aranbururi sagastia erosi zitzaio 72 erreal ordainduz. Nahiz 1615-1616 herriko jai nagusiak Iraileko Ama Birjinetan ospatu ziren, 1691-1692an hasi ziren erabat eta urtero herriko jai nagusiak Iraileko Ama Birjinetan ospatzen.

1693an, arimen apaiza, Francisco gorriaran Larraulgo erretorearen aurka, Maria Miguel Eleizalde, Alkizako Arpide behekoa baserriko bezinaren testamentua betetzeari buruz. Honek aipatu Francisco Gorriaran izendatu zuen bere testamentari eta ondasunen banatzaile.

1694an dirurik ez zegoelako kontzejuak erabaki zuen etxe nagusi eta maizterrak bakoitzak bi haritz landatzea kontzejuko sailetan. Horrela bete zuten erabakia.

1694an Alkizako parrokiko erretore eta diruzainak adierazi zuten eliz barruan zegoen arka, gordetzen zirenak estandarte, anda, bazinak eta 4 zilarrekozko txintxarri, aurreko egunetan erre egin zela. Demandanteak konprometitu ziren desagertutako objektoak berrezartzera bainan lizentzia eskatu zuten, primiziaren kontura estandarte damaskinatu bat egiteko. Lizentzia ematen zaio obrak 70 erreal baino gehiago ez kostatzeko baldintzarekin.

1698-1699an herriak eskatuta, kontzejuko obrak bukatzeko Pedro Verogi eta Lazaro Lizardiren aurka, agindua korrejidoreak eman zuen. 1679an erabaki hauek hartu ziren. Kanpaiak jartzeko dorre berria eraikitzea, sakristitik korura igarobidea egitea, erretoretxeko baratzako hormak eta mendia etxeko obrak egitea. Amasako Zumetari, proiektoa, aurrekontua eta baldintzak egitea eskatu zitzaion. Urtea amaitzerako, Zumetaren txostena, gotzaiaren baimena eta 1.500 dukat aurreratuak zituzten alkizarrek. Dorre barruko eskailera kiribildua enkantean ateratzea eskatu zuen gotzainak. Abenduaren 10an, 17an, 24an eta 31n egin ziren enkanteak. Asteasuko Beraza, Beroyz eta Recondo harginek hartu zuten parte. 1680an Tolosako Munita eta Maiz harginak sartu ziren lehian. Rekondo eta Beroyzek 3313 dukatera kostoa jeitxi eta 1680-01-12ko enkantean obrak hartu zituzten, 9 urtean amaitzekotan. Apirilaren 23an, Tolosako notarioa zen Jose Garmendiaren aurrean, Alkizako parrokian obra egiteko hitzarmena sinatu zuten. Alkizako kontzejuak, eliz kabildoak eta Asteasuko 6 pertsonek. Obrak hasi aurretik erretorea hil egin zen. Hala ere, Asteasuko harginak 1383 erreal jaso zituzten. 1682-08-23an Martin Alquizalete erretoreak alde batetik eta bestetik Pedro Beroyz eta Ignacio Bergerandik, lehengo baldintzak berritu zituzten. Urte berean, Ignacio Bergerandi eta Garroko Jose aita semeak erdibana erretoretxe hormak eraikitzen hasi ziren eta 1535 ereal jaso zituzten. Urte berean San Martin parrokiko obra handiak hasi ziren. 1683an Alkizako parrokian harlandu dorre berria egiteko harria aurkitu eta kalitatea aztertzeko batzordea osatu zen. Harrobia Antzola baserriko lur eremuetan zegoen eta Domingo Garrorena zen. Batzordea berriz oso zabala osatu zen. Bi kabildoak, harrobi jabea eta hargina, Ignacio Bergerandi eta inguruko harginak. Tolosako J. Zunzunegui eta Larraulgo I. Goyeneta, Alkizako Domingo Eizmendi, Domingo Legarra eta Juan Olazarra. Kalitate bikainekoa jo zuten.

1688an Pedro Beroyz Zavala eta Ignacio Bergerandik beste hitzarmen bat siñatu zuten beraien artean, Alkizako dorre berria, sakristia eta beste hainbat obra gauzatzeko. Hamar urte, lanean aritu ondoren, urtero lan sariak jasoaz, 1682-10-03an, bisita pastoralean,agindu zorrotza eman zuen gotzaiaren ordezkariak: Asteasuarreri, Alkizako obrak bukatu bitartean, diru ordainketa berririk ez egitekoa. Agindu horrek aldaketak ekarri zituen. Elizako diru kontu liburuetan, notario aldaketa azaltzen du. Tolosako notarioa zen Garmendiak utzi eta Asteasuko Joan Lizola hasi zen. Asteasuko hargin arotzek bertan behera utzi zituzten obrak, tasatzeko eskatu eta gero. Bi aldeek bat egin zuten Tolosako Juan Zunzunegui eta Getariko Domingo Andonegui harginen tasaketa onar zedin. 1696an Joan Baptista Irazusta herriko arotzak, bere iritzia eman zuen asteasuarren lanari buruz. Ondoren onespen eskritura siñatu zuten, tasaketen emaitzak eta likidazioa aurrera eramateko, epeak eta baldintzak onartuz. Ignacio Bergerandik guztira 24.080 erreal jaso zituen. Pedro Beroyzek berriz: 17.935 erreal. Falta zena epeka ordaindu zitzaien eta 1706an kitatu zen dena. 1697an, Arregui anaiek, urtarrilaren 28an egin zen enkantean, obrak bukatzeko hartu zituzten. Urte berean,  erretoretxeko horma egina zuen. 1699an kanpaiak lehen zeuden lekutik dorre berrira aldatu ziren . 1700an, San Martin parrokiko obren, behin behineko likidazioa burutu zuen erretoreak, Asteasuko Pedro Beroyz eta Ignacio Bergerandi, hargin arotzekin. Ondoren dorrearen bukaerako enkantea egin zen eta Hernialdeko Sebastian Bengoetxeak hartu zuen 149 dukatetan, bukatzekotan. 1653-1654an Lizarzelay baserria berreraikitzeko 550 erreal eman ziren.

 1700-1701an Martin Garrok ez zuen hartu nahi izan elizako diruzain kargurik.

1701-1702an kontzientzia txarreko pertsonaren batek Alkizako mendiei su eman zien. Joseph Zumaeta eta Antonio Larrañaga, Amasa-Billabonakoak, Martin Alquizalete Alkizako erretorearen aurka. Demandanteek erretorearengandik 300 dukateko mailegua hartu zuten. Orain kopurua kitatu nahi dute, erretoreari entregatuz 275 zillarrezko pisu berriak, bainan honek ez ditu jaso nahi, esanaz ez daukala berak entregatutakoaren baliorik.

1704an, Alkizako erretore-etxeko baratzaren hormak bukatzeko eskritura sinatu zuten. Alde batetik, erretorea eta diruzainak; bestetik, Ambrosio Garro eta Jakue Lizargaratek.

1705-1706an Berraingo Etxaburua lur sailari buruz hitz egiteko bildu zirenean, kontzejua osatzen zutenei egindako iseka, gaizki esan eta mehatxuengantik auzia jarri zitzaion Pedro Urruzola Alzorbe eta sendiari.

1705an Asteasuarrak amaitu gabe utzitako obrak Hernialdeko Bengoetxea, Sarobeko Martin eta Juan Baptista Irazustak bukatu zituzten. Hiru Martin Alkizalete eta Joan Alkizalete datoz sinadura dokumentuan. Bitartean Asteasuarrak ez zuten jasotzeko guztia bereganatu. Horretarako botereak ematen ageri direlako. Dena den, 1706an 30.371 kobratu ondoren finikitoa sinatu zuten.

1706-03-06an, Domingo Legarrarekin Igarango kanteriako obrak likidatu ziren. Obrak errekonozitu ondoren, 4769-08 errealetan tasatu ziren. Kontzejuak, 3683 erreal zituen ordainduak. Beraz, 1086-08 erreal ordaintzea geratzen zitzaion obra guztia likidatzeko.

1705-1706an, haur bat aurkitu zen utzita beheko plazan. Juan Sarobe eta Katalina altolaguirreri kontzejuak 100-17 erreal ordaindu zizkien aurkitutako haurra lau hilabete eta erdian zaindu eta jana emateagatik. Ondoren haurra, Iruñara eramateagatik: 61 erreal ordaindu zituen, eta Iruñako hospitalean hartzeagatik 187-19 erreal.

Alejandro Roteta juraduak adierazi zuen, Korpus bi aldiz izan zela 1708an “ dirudienez Asturiasko printzearen jaiotzaren ospakizunetaz ari zen”.

1708-01-28an Pedro Beroyzek 223 zillarrezko errealen ordainagiria eman zuen kontzejuaren alde.

1708 hasi zen hilerri berria eraikitzen. Aranguren baserriko alargunarekin mugarrietan desadostasunak zeudelako, erabakitzeko, Anoetako Martin Arrutarte izendatu zuten bitartekari.

1709-1710an, Irurako parrokoak oztopoak jarri zituen, Alkizako parrokian zuen benefizioa betetzeko norbait izendatzekoan. Donostiako alkateak kontzejuari agindu zion plazan erdian zegoen hautsitako zuhaitza ipurditik atera eta gelditzen zen zuloa ingurunea zegoen bezela berdindua jartzeko, kostoa kontzejuko dirutik ordainduz.

1710an Erretoretxeko baratzan Arana auzora begira zegoen horma eraiki zen.

1711an, Alkizako parrokiko behin behineko erretorea eta bere diruzaina, Martin Alquizalete eta bere anaien aurka, hil zen aurreko erretore baita ere Martin Alquizaleteren oinordekoak, bere esku aurkitzen zirenak kontu liburu eta elizako beste liburuak. Demandatuak esaten dute liburuak erretorearen diruarekin erosi zirela. Agintzen da liburu eta fundazioak, bi giltzakiko arka batean gordetzea, zainduak izango direnak erretore eta diruzainak.

1712an auzia behin-behinean Alkizako parrokiko erretoretza zerbitzeko, hutsik zegoena Martin Alquizalete bere jabea hil zelako. Zerbitzea desiatzen dute, Joaquin Ormaechea Hernialdeko benefiziatuak eta Salomon Sorarrain, Alkizako ausentzieroak. Azken honi ematen zaio, bere behin-behineko zerbitzuaren bukaeran, erretore berriari tokatzen zaion soldata erreklamatzen dio. Sententziak finkatzen du soldata hileko bi dobloietan.

1712an Alkizako parroki elizako erretoretza hutsik Martin Alquizalete bere jabea hil zelako. Biztanleak desadostasunean hutsunean betetzeko aurkezten dituzte Martin Alquizalete bertako benefiziatua eta Bartolome Cialceta, Asteasuko apaiza. Biak elkar inpugnatzen dute legez kanpoko paktoetaz akusatuz. Bozken inpugnazioa zehatz eta oso luea da. Azkenean bozken gehiengoz erretoretza Martin Alquizaleteri ematen zaio.

1713-07-23an herri guztia bilduarazi zen, probintziak aginduta, bataio, meza, ezkontza eta lurperatzeetan ematen ziren bazkariei buruz zeuden lege eta foruak jakinarazteko. Abuztuaren 29an Donostiako alkateak kontzejuari agindu zion 20 eguneko epean pisua errebisatzera eramateko, horrela egiten ez bazuen 20 dukateko isuna jasoko zuela, justiziaren gastuei aurre egiteko.

1714-1715an, Sebastian Legarra eskultoreak, San Martin alboko erretaula egin zuen, Arrosarioko ama Birjiñaren izena zeramana. Hurrengo urtean, Errezilgo Juan Eizmendi eta Oiartzungo Sebastian Lecuonak ikuskatu ondoren ez zuten ontzat eman.

1715an, Asteasuko jaietatik etxera zetorrela, Larraulgo sailetan, Joseph Garro, Urruzola-azpikoa baserrian bizi zena eta Arpidegaraikoaren jabea zena, apuñalatuta hil zuten. Aiaptu baserriko maizterrekin liskarrak zeuzkan, eta beraien seme zaharrenak hil eta alde egin zuen.  Ondoren Juan Garro bere semeak, gotzainari eskatu zion gorputza elizan hilobiratu ahal izatea, erretoreak ez zuelako utzi, uste zuelako Joseph exkomulgatua zegoela bere emazte eta arrebaren testamentua ez betetzeagatik. Ez dago sententziarik.

1715an Martin Roteta Alkizako apaiza, Juan Simon Surio, Ujueko apaizaren aurka. Dionisio Alquizalete hil zelako Alkizako parrokian benefizio bat hutsik zegoen eta bertako erretoreak Martin Roteta izendatu zuen. Geroago aipatu Juan Simon Suriok, Aita Santuaren Bula bidez lortu zuen. Sententzia Martin Rotetaren aldekoa izan zen, rotako epaitegiak konfirmatu zuena.

1716an Iruñako gotzainak erregeari Igeldo, Etxabarri, alkiza, Leaburu eta Anoetn hutsik zeuden benefizio postuetarako proposamen ezberdinak egin zizkion.

1716-1717an Galbario bidean 3 gurutze berri jarri ziren. 1718-02-06an Martin Arano Eceizak Arritzaga eta Mariategui baserriak, bere lurrekin, Juan Eceiza semeari utzi zizkion dohaintzan. Baita ere adierazi zuen Mariateguiko usufrutoak, bere emazte Isabel Andiazabalek disfrutatu behar zituela bizi zen bitartean. Hernialdeko parrokiko erretoretza hutsik zegoen, Juan Ormaetxea Olozaga erretorea hil zelako. Biztanleak desadostasunean aurkeztu zituzten Pedro Montes herriko apaiza eta Juan Irazusta Alkizakoa. Bozken gehiengoz Juan Irazustari eman zitzaion. Apelazioa.

1718an Joseph Olozaga Donostiakoa, bertako parroki elizakoen kabildoaren aurka, apaiz espektanteekin batera, hirutasun santuaren kofradia osatzen dutenak. Olozagak kofradian sartzea eskatuta, bere kideek ukatu egin zioten eskatzaileak ez zituela baldintzak betetzen adieraziz. Olozaga Alkizan bataiatua izan zen eta nahiz mantentzen duen Donostiako jurisdikzioa dela, bere aurkariek adierazten dute lehenago Tolosakoa izan zela. Sententziak agintzen die kofradian onartzea, ondorengo instantzietan baieztatzen dena.

1721-06-07an erretaula nagusia eraikitzeko baimena eman zen.

1721-07-08an Donostian: Joseph Iriarte alkateak, Juan Urreizti eta Joseph Joaquin Larreandi juradu eta prokuradore sindikoa eta Sebastian Cardaveraz Alzega eskribauak adierazi zuten: 1717-1718 urteko Alkizako kontuak ikusi ondoren, 3.219 errealeko gerakina erakusten zutenak, ez zirela onartu ez zegoelako behar adinako justifikaziorik eta agindu zitzaien, bertan zegoen juraduari, aurrekoei eta herritarrei, egun horretan hasi eta hilabeteko epean kontuak behar bezela zuzendu, likidatu eta bukatuta aurkezteko Donostiako alkateari, onartuak izan zitezen. Agindua Pedro Guerezta eta Alejandro Roteta Ancietari jakinarazi zitzaien. Baita ere herrian zeuden pisu eta neurriak errebisatu eta alkateari jakinarazteko.

1722an Domingo Echavegurenek auzia jarrio zion Juan Aguirreri, egin zizkion iseka eta mehatxuengatik.

1723-06-14an Donostiako alkatea zen Pedro Otaeguik ontzat eman zituen kontuak eta Domingo Echaveguren juradu berriari adierazi zion 1461-25 errealen kargu egiteko kontuetan. Baita ere agindu zuen ez Domingo Aguirreri ez presan lanean aritu ziren beste inori xoxik ez emateko, eskriturak agintzen zuen bezala obrak entregatu bitartean. Baita ere agindu zuen neurri eta pisuak hilabeteko epean errebisatzera eramateko, bestela 10 dukateko isuna jarriko zitzaiola.

1724an aldare nagusiaren erretaula egiteari ekin zion Miguel Irazustak, Aguinaga baserrian jaio eta Madrilen bizi zen eskultoreak. Martin Alquizalete Segurako notarioaren aurrean 1724-09-14an, Miguel Irazustak, Alkizako erretaula nagusia 20625 errealetan egingo zuen hitza eman eta horretarako baldintzak onartu zituen. Aurrekontu eta baldintzak Iruñako gotzaitegian aurrez aurkeztu eta onartuak izan ziren. Baldintza teknikoak oso zorrotzak ziren eta ondorengoak adierazten zituzten: zurajearen kalitatea ( haritza, intxaurrondoa eta hagina soilik erabili behar zituen);  pilare, arku, piezen eta unioen taxuketa ; nitxoetako irudi, seralin eta hornidoreetako elementoak; eta erretaula oso nola lotu.

1725-07-03an, Alkizako kontzejuan elkartuta, Joseph Lopeda Donostiako alkateak adierazi zuen azken 3 urteetako kontuak aztertuta, ikusi zituen desadostasunak eginalak eginagatik ezin izan zituela garbitu, batez ere Pedro Guereztarenak, ez zelako kargu egin Alejandro Rotetak entregatu behar zituen 2.800 errealena. Horregatik Martin Aramburu juradu berriari agindu zion hilabeteko epean aurkeztu zitzala Donostian kontu liburuak. Bestela 20 dukateko isuna izango zuela eta enteratzeko kontuen berri, justiziak agintzen zuena betetzeko, eskribauak notifikatu zuen bezala.

1726ko ekainean, Donostiako San Bartolome Extramuros komentuarekin zeukan zentsoa kitatu zuen kontzejuak. Agustin Eceizak auzia jarri zion Martin Garrori, egin zizkion mehatxu eta gaizki esanengatik. Bien lursailen artean pasatzen zen bidearekin zeuzkaten desadostasunak.

1730an, kontzejuko bilkurak igande arratsaldetan egiten ziren, bainan ikusita jendea edozein aitzakiarekin ez zela bilkuretara etortzen, erabaki zen ordutik aurrera bilkurak igande goizean meza nagusiaren ondoren egitea.

1731an Miguel Irazustak erretaula nagusia eta albokoa bukatuak zeuzkan.

1731-03-05an, Manuel Ignacio Areso Tolosako notarioaren aurrean bildu ziren, alde batetik, San Martin Parrokiko kabildoa, kontzejua eta herritarrak, eta bestetik, Miguel Irazusta. Bi aldeek Oiartzungo Sebastian Lecuona maixua aukeratu zuten erretaula aztertu eta ikuskatzeko. Honek bere iritzia eman zuen: 70.000 erreal baino gehiago balio zuela erretaula nagusiak eta albokoak 17.000 erreal. Lecuonarekin batera, Elgoibarko Antonio Elorza eta Azpeitiko Antonio Erquicia Beristain eta Ignacio Iberok ere eman zuten bere iritzia. Miguel Irazustak 37.625 erreal jaso behar zituen eta jadanik 21.543 erreal jasoak zeuzkan.  Falta zitzaiona epeka jasotzen joan zen.

1729-01-12an kontzeju osoak eta beste hainbat herritarrek bilkura erabakiorra egin zuten, Donostiako auzo izatetik aske izateko. Udal nortasuna lortzeko ahalorde osoa eman zitzaion Madrilen bizi zen Joan Echeverriari.

1731-01-21an Felipe V erregeak, Sevillan emandako errege dekretuan, errekonozitu zion Alkizari Udal nortasuna. Martin Salogüenek ekarri zuen berria eta konstituzioaren eskritura Alkizako herriari eman zion. Ramon Barajas Camarak gauzatu zuen dokumentua.

1731-05-28an Ignacio Zubimendi izendatu zuten alguazil alkizarrek. 29an, erregeak emandako pribilejioa formalki betetzeko, Antonio Urruzola juraduak, Julian Roteta Ancieta, Miguel Aranzabe eta Agustin Leiza erregidoreek, kontzeptu orokorra biltzeko deialdia egin zuten eta dokumentuaren azalpena eman, jarraian udal karguak hautatuz. Alkate: Miguel Irazusta. Alkateorde: Jeronimo Alkizalete. Errejidoreak: Juan Alquizalete, Domingo Goyeneta. Sindikoa: Miguel Aranzabe. Bula biltzailea: Pedro Guerezta. Elizako arduraduna: Juan Antonio Urruzola. Basozainak: Juan Arregui, Martin Aranburu. Alguazila: Francisco Mendizabal. Bula biltzailearen laguntzaileak: Agustin Leiza, Juan Bautista Ezkamendi. Jesusen kofradiako arduraduna: Juan Bautista Elola. Arrosariokua: Julian Roteta Ancieta. Santigokoa: Jose Zumiza. Santakruzkoa: Juan Bautista Ezkamendi. 30ean Hiritasunaren jabetza aldarrikatu zen ediktoa eliz atean jarriaz. 31n, Donostiako udalari jakinarazpena eman zitzaion notario bidez. Ekainaren 1ean Donostiako udalak bere onespena eman zion Alkizari notario bidez. 3an, Donostiak emandako onespena Alkizara iritsi zen. 4an Alkizako herri mugak aztertu eta ziurtatzeko batzordea osatu zen, Juan Urruzola Liazasoro, Agustin Eceiza, Martin Aranburu eta Julian Roteta Ancietak osatzen zuten. 5ean, erabakiaren berri eman zitzaion entzutegiari Alkizako mugakide ziren herriei: Asteasu, Errezil, Tolosa eta Anoetari (Larraul eta Hernialdek ez zeukaten autonomiarik). Herrien arteko mugak ziurtatu eta ezartzearen berri eman zitzaien. 6an Alkizak Asteasu eta Errezilekin zituen mugak ikuskatu zituen. Horretarako herri bakoitzak bere batzordea bidali zuen: Alkizako udalaren izenean Jeronimo Alquizalete alkateordea eta Miguel Aranzabe sindikoaz gain, herri mugak aztertzeko bereziki izendatutako batzordea joan ziren. Asteasuren izenean: Antonio Zatarain alkatea, Jose Beobide eta Juan Gorostidi etorri ziren.