Hapo faseak
Faseak
PLAN OROKORRA IDAZTEKO PROZESUA
Alkizako HAPOa idazteko prozesuak zazpi fase ditu.
1. Fasea. Informazioa eta diagnostikoa [AMAITUA]
HAPO idazteko beharrezkoa den informazioa lortzeko helburua du, biztanleria, etxebizitza, ingurumena, ekonomia, hirigintza garapena eta ezargarria den legeriaren arloetan.
Fasearen dokumentazioa
2. Fasea. Plangintzaren aurrerakina [AMAITUA]
Fase garrantzitsuena da. Fase honetan HAPO idaztea ahalbidetuko duten irizpideak eta helburuak zehazten dira eta hirigintza-antolamenduaren aukera eta bideragarriak diren proposamenen artean aukera bat hautatzen da.
3.Fasea. Aurrerakinaren jendaurreko erakustaldia [AMAITUA]
Hautatutako aukera jendaurreko erakustaldian jartzen da herritarrek nahi dituzten iradokizunak egin ditzaten.
4.Fasea. Hasierako onespena [AMAITUA]
Herritarren eta prozesuan parte-hartzen duten erakundeen ohar eta iradokizunak aztertuta, Udalak hasierako onespena emango dion HAPOren lehenengo dokumentu osoa idazten da. Herri-administrazioei emango zaie onespenaren berri, ezagutu eta txostena egin dezaten.
5.Fasea. HAPOren jendaurreko erakusketa []
Hasierako onespena duen dokumentua jendaurreko erakustaldian jartzen da herritarrek nahi dituzten iradokizunak egin ditzaten.
6.Fasea. Behin behineko onespena
Beste fase garrantzitsu bat da. Jendaurreko erakusketan sortutako alegazioak eta oharrak ebazten dira eta Foru Aldundiaren organo eskudunak idatzitako ingurumen-memoria txertatzen da HAPOean. Behin behinekoz onartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordera igortzen da agiria.
7.Fasea. Behin betiko onespena
Behin dokumentuak oniritzi guztiak dituela, behin betikoz onartzen da HAPO eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.