Saltar al contenido

Título y logo de la página

Mostrar/ocultar menú principal de navegación

Aplicaciones anidadas

Publicador de contenidos

Aplicaciones anidadas

Noticias

ALKIZAKO UDALAK ETA GIPUZKOAKO ALDUNDIAK HITZARMENA SINATU DUTE HERRIKO URAREN HORNIDURA-SISTEMA HOBETZEKO

Alkizako alkate Inaki Irazabalbeitiak eta Jose Ignacio Asensio, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren bidez, Foru Aldundiak konpromisoa hartu du uraren hornidura-sistema hobetzeko obren gastua ordaintzeko, baita sarbidea egokitzekoa ere.

20·07·2022


Goi-mailako deposituak behar dituen birgaitze-lanen artean inportanteena da deposituko paretek dituzten filtrazioak eta isuriak konpontzea. Obra deposituaren paretak altxatzeko aprobetxatuko da, horrela deposituaren biltze-ahalmena handituko da. Egun, ur-kantitate adierazgarriak galtzen ditu deposituak eta lan horien bidez galerak hutsera ekarri nahi dira. Halaber, sendotasuna eman nahi zaie deposituaren paretei. Gainera, depositura iristeko bidea ere konponduko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak 30.000 euroko inbertsioa egingo du uraren biltegi nagusia birgaitzeko lanak egiteko. Biltegi horrek edateko ura emango die hiriguneari eta Sakamidra, Azaldegi eta Aldapa eremuetako etxebizitzei.

Inaki Irazabalbeitiak, herriko alkateak,  eskertu egin du  Ingurumen Sailak Alkizako herritarren bizi-kalitatea hobetzeko hartu duen konpromisoa, “berregokitze-lan hori oso garrantzitsua da, eta ziur gaude, obrak amaitu ondoren, zerbitzu hobea eskainiko zaiola udalerriko biztanleei”.

 

Publicador de contenidos

ITXURAINGO INDUSKETETAN IZENA EMATEKO AUKERA DAGO

09·07·2024

ITXURAINGO INDUSKETETAN IZENA EMATEKO AUKERA DAGO

Alkizako lurretan dagoen Itxurain tumulua 1984an aurkitu zuten arren, orain arte ez du inork induskatu.

ALKIZAKO UDALEKO GARBITZAILE PLAZA BETETZEKO PROBALDIKO LANGILE LABORALAREN IZENDAPENA

04·07·2024

ALKIZAKO UDALEKO GARBITZAILE PLAZA BETETZEKO PROBALDIKO LANGILE LABORALAREN IZENDAPENA

Alkate jaunak, 2024ko ekainaren 28ko ebazpen bidez, ebazten du:

ALKIZAKO UDALEKO INGURUMEN TEKNIKARI PLAZA BETETZEKO PROBALDIKO LANGILE LABORALAREN IZENDAPENA

04·07·2024

ALKIZAKO UDALEKO INGURUMEN TEKNIKARI PLAZA BETETZEKO PROBALDIKO LANGILE LABORALAREN IZENDAPENA

Alkate jaunak, 2024ko ekainaren 28ko ebazpen bidez, ebazten du:

ALKIZAKO UDALEKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILE PLAZA BAT, C2 AZPITALDEAN SAILKATUA, LEHIAKETA BIDEZ ETA TXANDA IREKIAN HORNITZEKO HAUTAKETA-PROZESUA: MERITUEN BEHIN BEHINEKO BALORAZIOA

03·07·2024

ALKIZAKO UDALEKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILE PLAZA BAT, C2 AZPITALDEAN SAILKATUA, LEHIAKETA BIDEZ ETA TXANDA IREKIAN HORNITZEKO HAUTAKETA-PROZESUA: MERITUEN BEHIN BEHINEKO BALORAZIOA

Alkizako udaleko Administrazio Orokorreko administrari laguntzaile plaza bat, C2 azpitaldean sailkatua, lehiaketa bidez eta txanda irekian hornitzeko hautaketa-prozesuko Epaimahai Kalifikatzailea bildu da eta merituen ondorengo behin behineko balorazioa egin du:

HARRI, LUR ETA ZUR IRAUNGO DUZU, KOLDOBIKA

17·06·2024

HARRI, LUR ETA ZUR IRAUNGO DUZU, KOLDOBIKA

Berri zinez tristea ekarri du ekainaren 16.nak Alkizara: Koldobika Jauregi Zinkunegi hil da bihotzeko baten ondorioz. Artista polifazetikoak arrastoa utzi du bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere. Edozein modutan, beti bere sustraiei, Alkizari, lotuta lan egin duen pertsona konprometitua izan da Jauregi.

bertatik bertara 2021


 

Agenda

26 JUL
Bisita gidatua, Iñaki Mezquitaren eskutik

28kanala eta ataria

Goierriko hitza

https://28kanala.eus/alkiza/

Errenta 2022

banerrak 2024

euskadi.eus

Goimen

gipuzkoa.eus

Goierriko hitza

 

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan