Saltar al contenido

Título y logo de la página

Mostrar/ocultar menú principal de navegación

Aplicaciones anidadas

Publicador de contenidos

Aplicaciones anidadas

bertatik bertara 2021


 

Publicador de contenidos

HERRIAREN ETORKIZUNAZ GOGOETA

Udalak herritarren parte hartze prozesu bat jarri du abian 2030 bitartean Alkizak herri gisa landu beharko lituzkeen lan-ildoak definitu ahal izateko.

20·04·2022


Udalak herritarren parte hartze prozesu bat jarri du abian alkizarren iritziak biltzeko eta horren bidez 2030 bitartean Alkizak herri gisa landu beharko lituzkeen lan-ildoak definitu ahal izateko.

Prozesuak bi urrats nagusi dauzka. Lehenengoa zuei galdetegi bat partituko zaizue zuon iritziak eta kezka biltzeko helburuarekin. Bigarrenean, galdetegi horren erantzunak jaso ondoren herritarrekin bilerak antolatuko dira erantzunak landu eta bateratzeko. Taldeak adinaren eta interesen arabera antolatuko dira.

Galdetegia 16 urtetik gorako alkizar guztiei banatuko zaie. Denek daukazue erantzuteko aukera. Bi maneratan banatuko dugu galdetegia.

Batetik, internet bidez erantzun ahal izango da esteka honetan:https://forms.gle/patBbJCyriaSvWg76.

Bestetik, paperean ere erantzun ahal izango da. Paperezko galdetegia herriko buzoietan banatuko da edo udaletxeko bulegoetan jasoahal izango da. Betetako galdetegiak udaletxearen buzoian sartu beharko dira. Erantzunak jasotzeko atzen eguna maiatzaren 1ean, igandearekin izango da.

Zuen erantzunak inportanteak dira, zuen kezkak eta iritziak jaso nahi ditugu gure herriaren etorkizuna guztien artean landu ahal izateko. Hortaz, galdetegia erantzutea eta konbokatuko diren bileretan parte hartzea zinez eskertuko dizuegu.

Galdetegia: /documents/167075/0/GALDETEGIA.pdf/6d9b9d7b-bfa2-e805-50d8-0f8c75e133f1

banerrak 2024

euskadi.eus

Goimen

gipuzkoa.eus

Goierriko hitza

 

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan