Plazaldea
Plazaldea
Alkizalete
1348an, Alkiza Tolosare- kin hitzarmen kolektiboa egitean, Alkizaleteko Martin Joanes eta Martin Gartziak parte hartu zuten. Gipuzkoako Foru Aldundiko inbenta- rioan, Lete izenarekin oinetxe bikaintzat emana ageri da eta armarrian 1212ko data, eguzki-ordularia, hormak harlanduz eraikiak eta beste hainbat elementuz hornitua. Etxebarruko salan hornidura bereziak ditu. Gaurko egitura hau 1760ko hamarkadan eraiki zen. Alkizako parrokian, urte askotan, bertako bost seme erretore izanak dira, gaurko organoa erosteko dirua ere Prudentxi Legarra Leteko jabeak eman zuen, eta, 1708-1726 urteetan, Martin Alkizalete, oinetxe bereko semea, izan zen Segurako notario.
Donmigelenea eta Donjuanea kaletxea
Elizegi
Gaur taberna bezala ezaguna den Elizegik izen eta izaera ezberdinak izan zituen/ditu urteetan zehar: Eleyçegui, Eleizegi, Elizegi Behekoa, Elizegi Garaikoa, beraz, bi familia bizi izan ziren, 1761 eta 1811 urteetan; gainera, garai batean baserri, estanko eta denda ere izan zen. Arpideko Joan apaiza Alkizako erretore hautatzean, 1583an, Elizegiren izena lehen aldiz agertzen da, Arpide Beheko Grazia bertan bizi baitzen. Arpide, Urruzola, Irazusta, Aranguren, Otaegi, Zabala, Geresta, Aranburu, Alkizalete, Olano, Lastiri, Irastortza eta Aranzabe abizeneko familiak bizi izan dira etxebizitza horretan.
Karabela
Carabela, Karabela Kâbela grafiaz agertzen da baserriaren izena. Izenari Amerikako oihartzuna dario. Baserria bazen 1563an, eta 1583an, Iribeitiako Graziana eta Joanes iloba-izebak ziren bere jabe. Karabelan bizi izandako abizenak: Iribeitia, Lizarraga, Legarra, Usabiaga, Canibrides, Iturzaeta, Urkizu, Garmendia, Iguaran, Beobide, Urruzola, Noenlle Cruces.
Katalandegi
Leteberri
Bazen, 1598an, Leteberriako Martin bat, Alkizan erregidore zena, beraz, etxearen jabe. Bi idazkera aurkitu dira Leete echeverria eta Leteberria. Bertako biztanleen abizenak, berriz, Leteberria, Saizar, Iturrioz, Aranburu, Arruabarrena, Mintegia, Jauregi, Iruretagoiena eta Ugartemendia.