Oilategitik aldizkaria

Oilategitik

Oilategitik Alkizan euskaraz publikatzen den aldizkaria da. Alkizako Oilategitik Kultur Elkarteak du aldizkaria osatu eta publikatzeko ardura. Aleak 64 orrialde inguru izaten ditu eta lau koloretan inprimatzen da. Doan banatzen zaie herritarrei. Alkizako udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzek egin dute posible aldizkaria publikatzea. 

Lehen alea 2001an argitaratu zen. Urtero ale bakar bat kaleratzen dute, irail hasierarako, herriko festak baino lehentxeagorako. 

Hona zer zioten bultzatzaileek lehen alean eginiko aldizkariaren aurkezpenean:

"Aldizkari honen lehen prestaketan jardun dugunok badakigu halako proiektuak, aurrera jotzeko, bi erronka handiak gainditu behar dituela. Bata aldizkariaren geroari dagokio. Aldizkari honen etorkizuna alkizarren eskutan dago, zeren halako proiektuak ezin baitu aurrera jarraitu alkizarrek beren ez badute aldizkariaren prestakuntza parte zuzena hartzen. Herritarren erantzun baikorra beharrezkoa da Alkizako aldizkari honek urteetan segida izan dezan. Zalantzarik gabe, herrian bertan, herritarren artean dinamika kultural bat sortzen baldin bada, orduan dago aldizkari honen etorkizuna bermatuta".

Eta helburuari buruz:

"Izan ere, honelako aldizkariak interes soziokulturala du, zeren helburutzat hartu baitu lehenengo Alkiza zaharreko era oraingo Alkiza berriko kontuak eta gorabeherak plazaratzea".

Artikuluek, kronikek, elkarrizketek eta argazki-galeriek osatzen dute aldizkariaren hezurdura. Egunerokotasunaz aparte gai historikoak tratatzen dira eta Alkizako historia handiaren eta txikiaren aspektu asko ezagun egiteko balio izan du aldizkariak. 

Aldizkariak hainbat sail finko ditu: eskola, udalaren txokoa, herriko festak, alkizar berriak, gure piztiak, atzo atzokoak eta urtea argazkietan. Aldizkariaren lehen urteetan herriko toponimia txikiak eta baserri eta etxeen historiak atal finkoa izan zuten. https://www.oilategitik.net/ helbidean igo izan dituzte aldizkarian argitaratutako historio eta artxiboak, baina azken aldian web orri hori ez da eguneratua izan.

Jarraian dituzue argitaratutako ale guztiak irakurgai, Alkizako historian murgildu eta bere berri izan nahi duen ororentzat.

GOZATU!

​​​​​​​

Alea Urtea Aldizkaria ikusi
1 2001 Oilategitik aldizkaria 1
2 2002 Oilategitik aldizkaria 2
3 2003 Oilategitik aldizkaria 3
4 2004 Oilategitik aldizkaria 4
5 2005 Oilategitik aldizkaria 5
6 2006 Oilategitik aldizkaria 6
7 2007 Oilategitik aldizkaria 7
8 2008 Oilategitik aldizkaria 8
9 2009 Oilategitik aldizkaria 9
10 2010 Oilategitik aldizkaria 10
11 2011 Oilategitik aldizkaria 11
12 2012 Oilategitik aldizkaria 12
13 2013 Oilategitik aldizkaria 13
14 2014 Oilategitik aldizkaria 14
15 2015 Oilategitik aldizkaria 15
16 2016 Oilategitik aldizkaria 16
17 2017 Oilategitik aldizkaria 17
18 2018 Oilategitik aldizkaria 18
19 2019 Oilategitik aldizkaria 19
20 2020 Oilategitik aldizkaria 20
21 2021 Oilategitik aldizkaria 21
22 2022 Oilategitik aldizkaria 22
23 2023 Oilategitik aldizkaria 23
24 2024 Oilategitik aldizkaria 24