Agenda

18 IRA
Alkizako barnetegiaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egingo dira irailaren 18 eta 19an. Eskura duzue behin behineko egitaraua.
23 EKA
Beleburupe Guraso Elkarteak antolatuta, San Juan bezpera ospatuko dute Alkizan.
19 EKA
Alkizako trikitilariek emanaldia eskainiko dute ekainaren 19an, ostirala, herriko plazan, arratsaldeko 17:00etan. Oharra: eguraldiaren arabera tokia aldatu daiteke.
17 API
Aurretiazko borondateen dokumentuaren inguruko hitzaldia, bizitzaren amaierako osasun-arretaren inguruko gogoetarekin eta tramitea burutzeko baliabideen inguruko informazioarekin. Hizlariak: Naroa Aranzabe Salaberria; Irati Iza Arnaiz. Data: apirilak 17. Ordutegia: 10:00-11:00. Non: Alkizako Jubilatuen Txokoa
20 MAR
Nortasun Agiria, Zuhaitz Gurrutxagaren hirugarren bakarkako lana da. Aurrekoetan bezala, oraingo honetan ere, egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da eta besteak beste, bikote erlazio haustura batek sortutako minaz, euskaldun ona izatera iristea zein den zailaz, edota TOC (Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa) gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da.
16 URT
Akelarre musika talde ezagunari buruzko “Marearen kontra” dokumentala ikusteko aukera izango da Alkizan urtarrilaren 16an, ostirala, 19:00etan, Udaletxeko Ganbara aretoan.