Aiztondo Zerbitzuen mankomunitatea

Aiztondo zerbitzuen mankomunitatea

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatea Adunako Udala, Larraulgo udala, Zizurkilgo udala eta Alkizako udala biltzen dituen mankomunitate bat da. Mankomunitate horren bidez, hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiegu bailarako herritarrei; besteak beste, kultura, kirol eta gizarte zerbitzuak. 

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza nagusia Zizurkilen dago, Muñoa kalea 36, behea helbidean, eta bertako telefono zenbakia 943693930 da. Hala ere, mankomunitateko langileak egoitza nagusian egoteaz gain, herriz herri ibili ohi dira astean zehar, bailarako herritarrei zerbitzua bertatik bertara emateko.