Eduki publikatzailea

Urteko atzen osoko bilkura egin du Alkizako udalak

Abenduaren 27an 2022ko atzen osoko bilkura egin du Alkizako udalak.

2022·12·28


Abenduaren 27an 2022ko atzen osoko bilkura egin du Alkizako udalak. Hartutako erabakien artean azpimarratzekoa da, Tolosaldea Garatzenek bultzatutako Tolosaldean diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten iraupen luzeko langabetuak gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza integraleko ibilbideen tokiko proiektu pilotuan parte hartzea erabaki duela eta horretarako proiektu pilotuaren bideratzaile izango den Tolomendirekin hitzarmena sinatzea onartu duela. Hitzarmen horren bidez proiektuan parte hartzen ari diren langabetuek herrilanak egingo dituzte Alkizan bi txandatan: lehena otsailean eta bigarrena abuztuan. Aurreikusitako lanen artean herriko plazako zoladura konpontzea dago.

Halaber, udal langileen egonkortze-prozesua burutu ahal izateko Gipuzkoako Foru Aldundiari  kudeaketa-enkomienda ematea erabaki du Alkizako udalak.