Alkiza-Zelatun
Alkiza-Zelatun
Adierak
Distantzia: 7km
Iraupena 2 ordu eta 30 min.
Altuera: 533m
Zailtasuna: Ertaina
Deskribapena
Alkizako plazatik abiatuko gara Anoetako bidea hartzeko. Metro batzuk egin ondoren, eskuinetara hartuko dugu.
Eskuinetara dagoen zementuzko bideari jarraituko diogu Areta baserria zeharkatu arte. Bidegurutze horretan ezkerretara hartu eta, handik gutxira, berriro ezkerretara.
Pago batzuk dauden lekura iristen garenean, pista utzi eta eskuinetara
dagoen gorako bidea hartuko dugu. Hesi bat zeharkatu eta geure bideari ekingo diogu Lakapiderantz eta berehala Otsozulon gora igoko gara. Hor pista bat aurkituko dugu eta urkidi bat zeharkatuko, Itxuraingo muinora iritsi arte.Eskuineko bidean jarraituko dugu urkidi bat zeharkatuz pagadi batera iritsi arte eta Unillo Saila mendixketara heltzeko.
Basotik atera eta batera Zelatungo mendixkak ikusiko ditugu. Bidearen bukaeran gaude.