DATUAK BABESTEAREN ARLOKO ESKUBIDEAK

Datu babesaren gaineko eskubideak egikaritu

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (EB) eta Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak xedatutakoak bide ematen du eskubide hauek egikaritzeko tratamenduaren arduradunaren aurrean: datuetara irispidea izatekoa, datuak zuzentzekoa, datuen tratamenduari aurka egitekoa, datuak ezereztekoa (“ahaztua izateko eskubidea”), datuen tratamendua mugatzekoa, datuen eramangarritasunaren gaineko eskubidea eta erabaki indibidualen jomuga ez izateko eskubidea.

Eskubideon ezaugarri nagusia da:

  • Haietaz baliatzea doakoa dela.
  • Eskubideak zuzenean nahiz eskubidea erabiltzeko berariaz izendatutako legezko ordezkariaren edo boluntarioaren bidez egikaritu ahal izango dira; betiere, interesdunaren nortasuna egiaztatuta eta, hala dagokionean, ordezkari-izaera egiaztatuta.
  • 14 urtetik beherako adingabeen kasuan, guraso-ahalaren titularrek egingo dute eskubideak egikaritzeko eskabidea.
  • Eskabideei hilabeteko epean erantzun behar zaie. Epe hori beste bi hilabetez luzatu ahal izango da, beharrezkoa bada eskabideen konplexutasunagatik eta kopuruagatik.
  • Eskaerak argi eta garbi funsgabeak edo neurrigabeak direnean (adibidez, errepikakorrak direlako), tratamenduaren arduradunak kanon bat kobratu ahal izango du —kostu administratiboekin bat datorrena, hain zuzen— edo, bestela, eskabideari uko egin

Datuak babestearen arloko eskubideak

Datuetara irispidea izateko eskubidea

Datuak zuzentzeko eskubidea

Datuak ezerezteko eskubidea (ahaztua izateko eskubidea)

Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea

Datuen eramangarritasunaren gaineko eskubidea

Datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea

Erabaki indibidual automatizatuen jomuga ez izateko eskubidea