Demografia

Demografia

Datuak EUSTAT (Euskal Estatistika erakundea) bidez lortuak dira. Sakatu esteka Alkizako datu eguneratuak jasotzeko: ​​​​​​​HEMEN.

Alkizako biztanleria 2024ko urtarrilaren 1ean

Adina

Emakumeak

Gizonak

Portzentaia
0-19 52 53 % 30,10
20-64 89 93 % 52,30
>=65 33 28 % 17,50
Guztira 174 174  

 

ALKIZAN guztira 348 biztanle daude erroldatuta, 174 emakumeak 174, eta beste 174 gizonezkoak.

Azkeneko 50 urteetan 

 

Ikusiko dezutenez 60ko hamarkadatik 2000 urteraino izugarrizko jeitsiera izan zuen Alkizako biztanle kopuruak batez ere 80ko hamarkada bitartean. Honen zergatia, baserriko bizimoduaren beherakada itzela, eta industria arloan baldintza dexente hobegoetan lana errez aurkitzea izan dira besteak beste,  baita jaiotza tasaren urritzea ere. Konturatuko zaretenez emakumearen emigrazioa askoz haundiagoa izan da gizonezkoena baino, horrek biztanlegoan desoreka nabarmena sortu duelarik. Baserriko bizitza kontserbadorea eta gogorra izanik, kaleko bizitza eta ohiturak aukera gehiago eskeintzeak sortu zuen egoera berri hau.

Azken hamarkadan berriz igoera handia izan du, 60ko hamarkadako zifretera bueltatuz. Etxe bizitza berriak eta modu onean, natura ingurua, lasaitasuna, eta bizi kalidade ona izan dira gazte eta ez hain gazteak herrian geratzeko aitzekietako batzuk. Aurrerantzean ere espero degu horrelaxe jarraitzea eta herria bizirik eta tinko mantentzea luzaroan.

 

  1960 1970 1981 1990 2000 2011 2013
Gizonezkoak 226 198 146 148 148 197 197
Emakumezkoak 198 148 126 115 106 174 181
Guztira 424 346 272 263 254 371 378

 

AUZOZ AUZO (2013ko martxoaren 25ean)

​​​​​​​Gutxi gorabehera Alkizako biztanleria auzoz auzo nola banatzen den ezagutzeko, hona hemen 2013ko martxoan jasotako datuak:

  • San Martin: 91 gizon eta 91 emakume
  • Arana: 48 gizon eta 39 emakume
  • Sakamidra: 15 gizon eta 9 emakume
  • Hernio: 12 gizon eta 9 emakume
  • Aldapa: 10 gizon eta 13 emakume
  • Azaldegi: 21 gizon eta 18 emakume