Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

bertatik bertara 2021


 

Eduki publikatzailea

ALKIZAKO UDALAK ETA GIPUZKOAKO ALDUNDIAK HITZARMENA SINATU DUTE HERRIKO URAREN HORNIDURA-SISTEMA HOBETZEKO

Alkizako alkate Inaki Irazabalbeitiak eta Jose Ignacio Asensio, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren bidez, Foru Aldundiak konpromisoa hartu du uraren hornidura-sistema hobetzeko obren gastua ordaintzeko, baita sarbidea egokitzekoa ere.

2022·07·20


Goi-mailako deposituak behar dituen birgaitze-lanen artean inportanteena da deposituko paretek dituzten filtrazioak eta isuriak konpontzea. Obra deposituaren paretak altxatzeko aprobetxatuko da, horrela deposituaren biltze-ahalmena handituko da. Egun, ur-kantitate adierazgarriak galtzen ditu deposituak eta lan horien bidez galerak hutsera ekarri nahi dira. Halaber, sendotasuna eman nahi zaie deposituaren paretei. Gainera, depositura iristeko bidea ere konponduko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak 30.000 euroko inbertsioa egingo du uraren biltegi nagusia birgaitzeko lanak egiteko. Biltegi horrek edateko ura emango die hiriguneari eta Sakamidra, Azaldegi eta Aldapa eremuetako etxebizitzei.

Inaki Irazabalbeitiak, herriko alkateak,  eskertu egin du  Ingurumen Sailak Alkizako herritarren bizi-kalitatea hobetzeko hartu duen konpromisoa, “berregokitze-lan hori oso garrantzitsua da, eta ziur gaude, obrak amaitu ondoren, zerbitzu hobea eskainiko zaiola udalerriko biztanleei”.

 

banerrak 2024

euskadi.eus

Goimen

gipuzkoa.eus

Goierriko hitza

 

gipuzkoa.eus

Herritarrekin martxan