Liburutegia
Liburutegia
ALKIZAKO UDAL LIBURUTEGIA
Kaixo, lagun:
Alkizako Plazan, Erretore Etxea izandako harrizko eraikin ikusgarrian kokaturik dago Alkizako Udal Liburutegia. Neguko arratsalde hotzetan zein udarako goiz beroetan, herriko haur, gazte zein helduentzako topalekua da liburutegia.
Gure herritarren artean irakurzaletasuna sustatzea da gure helburu nagusietako bat. Izan ere, liburu baten orrien artean galdu eta irudimenari hegan egitea uztea bezalakorik ez baitago! Liburuak aisialdiaz gozatzeko tresna apartak dira, baina ez hori bakarrik. Irakurriz idazten ikasten da; irakurriz inguratzen gaituen gizartea eta urrunagokoak ezagutu eta ulertu ditzakegu; irakurriz sentitu egiten da… irakurtzea zoragarria da!
Komikiak, ipuinak, eleberriak, biografiak, narrazio-liburuak… denetarik aurkituko duzu gure apalen artean. Eta zuk nahi duzun liburua bertan ez badugu, beste liburutegi batetik ekarriko dizugu.
Liburutegia herriko haurren topagunea ere bada. Irakurriz, marraztuz, eskulanak eginez, antzeztuz edo ipuin-kontalariak entzunez pasatzen ditugu arratsaldeak. Ordea, lasai-lasai egon nahi dutenentzat edota ikastera etorri nahi dutenentzat ere badugu gela bat. Hortaz, guztientzat toki bat badugu gurean.
Zatoz Alkizako Udal Liburutegira, pozik hartuko zaitugu.
ORDUTEGIA
- Astelehenetik ostiralera: 16:30tatik 18:30tara
- Udarako eta Gabonetako oporretan (Alkizako Eskolako egutegiaren arabera) : 10:30etatik 12:30etara .
GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO
- Telefonoa: 688 604 466 / 943 69 60 15
- Helbide elektronikoa: kultura@alkiza.eus