Mendi ibilbideak Fagus
Fagus Alkizak antolatutako mendi irteerak
- GAUTXORIEN IBILBIDEA
- SAGUZARREN IBILBIDEA
- BASERRI PAISAIA IBILBIDEA (Aginagako bidea)
- HERNIOKO BIRA
- KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL
Kutsidazu bidea, Ixabel Joxean Sagastabalek 1994an argitaratu zuen umorezko eleberri laburra da. Idazleak bere bizipenetatik abiatuta sortu zuen istorioa, eta bertan Juan Martin pertsonaia protagonista dugu: Donostiako gazte bat, euskara ikasten ari dena eta Alkizako barnetegian hizkuntza hobetzeko asmoz iristen dena. Hernialdeko baserri batean bizi da, eta egunero egiten du bidea barnetegira. Orain, eleberrian aipatzen den ibilbide hori seinaleztatu egin da.
Ibilbideak 4,4 kilometroko luzera du, eta Hernialdetik Alkizara edo alderantziz egin daiteke, gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupenarekin.
Herri-bidean errepidea eraiki zenez, beste alternatiba bat seinaleztatu da Alkizara igotzeko. Eleberriko elementuei erreferentzia eginez, sardea da ibilbidea identifikatzeko erabili den elementua. Familian egiteko ibilbide honek Henialde eta Alkiza lotzen dituen herri-bide tradiziolana jarraitzen du. Horretaz gain, Hernio-Gazume mazizoaren ikuspegi ederraz eta Mandabe errekaren ibarrean landutako baserri-pasaiaz gozatzeko parada ematen du.
Ibilbidean zehar 3 geldiune diseinatu dira eleberriaren hiztegi eta bestelako erreferentziak nabarmentzen dituztenak.
Informazio gehiago: HEMEN
Mendi ibilbideak menua
Ibilbide arruntak