Oilategitik aldizkaria
Oilategitik
Oilategitik Alkizan euskaraz publikatzen den aldizkaria da. Alkizako Oilategitik Kultur Elkarteak du aldizkaria osatu eta publikatzeko ardura. Aleak 64 orrialde inguru izaten ditu eta lau koloretan inprimatzen da. Doan banatzen zaie herritarrei. Alkizako udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzek egin dute posible aldizkaria publikatzea.
Lehen alea 2001an argitaratu zen. Urtero ale bakar bat kaleratzen dute, irail hasierarako, herriko festak baino lehentxeagorako.
Hona zer zioten bultzatzaileek lehen alean eginiko aldizkariaren aurkezpenean:
"Aldizkari honen lehen prestaketan jardun dugunok badakigu halako proiektuak, aurrera jotzeko, bi erronka handiak gainditu behar dituela. Bata aldizkariaren geroari dagokio. Aldizkari honen etorkizuna alkizarren eskutan dago, zeren halako proiektuak ezin baitu aurrera jarraitu alkizarrek beren ez badute aldizkariaren prestakuntza parte zuzena hartzen. Herritarren erantzun baikorra beharrezkoa da Alkizako aldizkari honek urteetan segida izan dezan. Zalantzarik gabe, herrian bertan, herritarren artean dinamika kultural bat sortzen baldin bada, orduan dago aldizkari honen etorkizuna bermatuta".
Eta helburuari buruz:
"Izan ere, honelako aldizkariak interes soziokulturala du, zeren helburutzat hartu baitu lehenengo Alkiza zaharreko era oraingo Alkiza berriko kontuak eta gorabeherak plazaratzea".
Artikuluek, kronikek, elkarrizketek eta argazki-galeriek osatzen dute aldizkariaren hezurdura. Egunerokotasunaz aparte gai historikoak tratatzen dira eta Alkizako historia handiaren eta txikiaren aspektu asko ezagun egiteko balio izan du aldizkariak.
Aldizkariak hainbat sail finko ditu: eskola, udalaren txokoa, herriko festak, alkizar berriak, gure piztiak, atzo atzokoak eta urtea argazkietan. Aldizkariaren lehen urteetan herriko toponimia txikiak eta baserri eta etxeen historiak atal finkoa izan zuten. https://www.oilategitik.net/ helbidean igo izan dituzte aldizkarian argitaratutako historio eta artxiboak, baina azken aldian web orri hori ez da eguneratua izan.
Jarraian dituzue argitaratutako ale guztiak irakurgai, Alkizako historian murgildu eta bere berri izan nahi duen ororentzat.
GOZATU!
Alea | Urtea | Aldizkaria ikusi |
---|---|---|
1 | 2001 | Oilategitik aldizkaria 1 |
2 | 2002 | Oilategitik aldizkaria 2 |
3 | 2003 | Oilategitik aldizkaria 3 |
4 | 2004 | Oilategitik aldizkaria 4 |
5 | 2005 | Oilategitik aldizkaria 5 |
6 | 2006 | Oilategitik aldizkaria 6 |
7 | 2007 | Oilategitik aldizkaria 7 |
8 | 2008 | Oilategitik aldizkaria 8 |
9 | 2009 | Oilategitik aldizkaria 9 |
10 | 2010 | Oilategitik aldizkaria 10 |
11 | 2011 | Oilategitik aldizkaria 11 |
12 | 2012 | Oilategitik aldizkaria 12 |
13 | 2013 | Oilategitik aldizkaria 13 |
14 | 2014 | Oilategitik aldizkaria 14 |
15 | 2015 | Oilategitik aldizkaria 15 |
16 | 2016 | Oilategitik aldizkaria 16 |
17 | 2017 | Oilategitik aldizkaria 17 |
18 | 2018 | Oilategitik aldizkaria 18 |
19 | 2019 | Oilategitik aldizkaria 19 |
20 | 2020 | Oilategitik aldizkaria 20 |
21 | 2021 | Oilategitik aldizkaria 21 |
22 | 2022 | Oilategitik aldizkaria 22 |
23 | 2023 | Oilategitik aldizkaria 23 |
24 | 2024 | Oilategitik aldizkaria 24 |