Plan orokorra HAPO

Alkizako Hiri Antolaketako Plan Orokor berria (HAPO)

 

Dokumentuak / Documentos

 

Etorkizuneko Alkiza eraikiz

Alkizako Udalak Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) idazteko prozesua abian jarri du. Gaur egun indarrean dauden Arau Subsidiarioak ordezkatuko dituen hirigintza plan bat da eta Alkizaren garapena diseinatzeko helburua izango du. Herritarrekin batera osatuko da Alkiza hurrengo urteetan nola garatuko den marraztuko duen dokumentua.

Honen bitartez, Alkizako udalerri osoan dagoen lurzoruaren erabilpena, haren balizko eraldaketa eta eraikuntza, nahiz eraikin eta instalazioen erabilera, kontserbazioa eta birgaitzea arautuko dira.